Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
6.MUSIKA ETA MUSIKAREN ADIERAZPEN GRAFIKOA, image, image, image, image,…
6.MUSIKA ETA MUSIKAREN ADIERAZPEN GRAFIKOA
1-Noten aurretik
Musika Sumerian eta Egipton
Frogak
Frogarik zaharrena Sumeriarrena da
Duela 3.500 urte idatzitako taulatxo bat da
Musika Egipton
Antzina Egipton kironomia erabiltzen zuten, musika adierazteko
Eskuekin eta besoekin egindako keinuen bidez musika adierazteko balio zuen
Grezia klasikoko soinuak
Antzinako Greziarrek hitzak erabiliz idatzi zuten musika, horri notazio alfabetikoa deritzo
Soinuak adierazteko alfabeto zahar bateko hitzak erabili zituzten
Pneumak
Notek Pneumetan dute jatorria, musika idazkera hori Erdi aroan erabiltzen zen
Puntuak, makilatxoak eta lerro makotuak jartzen dira musika-piezaren testuaren gainean.
Zeinu horri esker, abeslariek melodia bakoitza gogora zezakeen
2-Notak eta haien historia
Antzara-lumarekin idatzita
XV. mendean inprenta asmatu zutenera arte, musika eskuz idazten zuten.
Lan hori fraide espezializatu batzuek egiten zuten, kopiatzaileek , alegia
Kopiatzaileek hilabeteak edo batzuetan urteak behar izan zituzten eskuizkribu bat egiteko
Tetragramatik pentagramara
Tetragrama
Soinuaren altuera zehaztasun handiagoarekin adierazteko erabiltzen zuten
Notazio gregorianoan lau lerro erabiltzen dira, hau da, tetragrama bat
Pentagrama
XVIII. mendearen hasieran, musika-notazioa egungoaren antzekoa egiten hasi ziren
Johann Sebastian Bach-ek pentagrama batean idatzitako nota biribilak erabiltzen zituen
Kantu misteriotsu eta sakona
Gregorianoa
Gregorianoa Eliza Katolikoko kantu ofiziala da
Izen hori hartzen du VI. mendeko Gregorio I.a aita santuaren oroipenetan
Musikaren gaineko ezagutza handia zuen
sekulako ahalegina egin zuen musika erlijiosoaren alde
Entzunaldiaren gida
Gregorianoa ahots-musika erlijiosoa(sakratua) da, musika tresnarik gabe abestutakoa
Testua latinez dago eta hots bakarrez entonatzen da, fraide guztiek melodia bera abesten dute
Pieza honen melodia silabikoa da, silaba bakoitzari nota bat baitagokio
Notazio alfabetikoa
Antzinako Greziako notazio alfabetikoa
Antzinako greziarrek hizkiak erabiltzen zituzten musika idazteko
Hizki bat akorde bakoitzarentzat
Jazzeko eta rockeko partituretan melodiari laguntzen dituzten akordeek hizki bidez adierazten dira.
Marmolezko partitura
Arkeomusikologoek deskodetu dituzte horiek guztiak
Hileta kantu bat da, Euterpe izeneko emakume baten hilobiaren gaineko marmolezko zutabe batean zizelkatua
Berrogeita bat musika-testu dira, papiroetan idatzitakoak edota harri edo marmol gainean zizelkatutakoak
3-Musika kaligrafia
Nota irudi baten zatiak
Nota irudi batek hiru zati ditu:
Plika
Kortxetea
Beltzak eta biribilak ez dute kortxeterik
Burua
Biribilak burua soilik dauka
Plikak: Gora edo behera begira
Si notak gora edo behera begira izan dezake plika pentagramaren erdian dagoelako
Nota baxuenek gora begira izan behar dute plika
Altuenek behera begira
Burua eta kortxetea jartzeko modua
Plika gora begira dagoenean, buruaren eskuinaldean jartzen da
Behera begira dagoenean, berriz ezkerraldean
Kortxetea plikaren ezkerraldean jartzen da beti
Plikaren luzaera eta noten banaketa
Plikaren luzaerak pentagramaren altuera baino zertxobait txikiagoa izan behar du, ez luzeagoa, ez laburragoa
Konpaseko noten banaketa horizontalak proportzionatua izan behar du