Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
IKA MIKA: EGOKI EZTABAIDATZEKO KONTUAN HARTU BEHARREKOAK - Coggle Diagram
IKA MIKA: EGOKI EZTABAIDATZEKO KONTUAN HARTU BEHARREKOAK
Eguneroko eztabaidetako asko parez pare izaten dira, baina baditugu moduak parez pare ez daudenekin ere aldi berean eztabaidatzeko: telefonoz, Interneteko foro edo txatetan, Skype, Hangouts edo antzekoak erabiliz…
Parez pare eztabaidatzen dugunean, berebiziko garrantzia dute ahozko komunikaziorako baliabide paralinguistikoek.
Ahozko komunikazioan, zaindu beharrekoak dira gorputzaren jirako alderdiak (keinuak, gorputzaren jarrera, pertsonen kokapena…) eta ahotsaren alderdi erretorikoak ere (ozentasuna, intonazioa, abiadura, ahoskatzeko modua…).
Gorputzaren jirako alderdiak
Komunikazio-ekintzako partaideen kokapenak (hartzen duten espazioa, espazio-aldaketak eta elkarren arteko distantzia) eragina du komunikazioan
Haien kokapena eta espazioarekiko hartzen duten jarrera aldatu egiten da komunikazio-asmoaren arabera, haien arteko harremanaren eta rolaren arabera, komunikazio-ekintza gertatzen den lekuaren arabera, eta abar
Esate baterako, partaideak elkarrengana hurbilduko dira egoera intimoan elkarri zerbait xuxurlatzeko, baina, zerbaitetan ados ez badaude, urrundu egingo dira distantzia markatzeko
Gorputzaren hainbat mugimendu oso esanguratsuak dira
Keinuek hitzak ordezka ditzakete, hitzen esanahia errepikatu edo zehaztu, erosotasuna edo deserosotasuna adierazi
Bereziki zaindu behar dira esku eta besoen mugimenduak eta aurpegierak.
Begiradak ere egiteko garrantzitsua izaten du: begirada zorrotzak, begirada iheskorrak, begirada errukiorrak…
Gora begiratzea, behera begiratzea… Zerbaiten adierazgarri eta zerbaitetarako izaten dira
Ahotsaren alderdi erretorikoak
Ahotsaren tinbreak eta intentsitateak hizlariaren sexua, adina, egoera fisikoa (adibidez, hotzeriak jota dagoen) eta egoera animikoa (urduritasuna, lasaitasuna, etab.) adieraz ditzakete.
Horrez gain, badira hitzak ez izan arren ahotik irteten diren hainbat soinu edo hots: arnas hartzeak, txistuak, eztula, betelanerako hotsak (eee…, aaa…, mmm…), barrea, negar-zotina, interjekzioak (uf, arg…)
Intonazioa eta erritmoa ere elementu garrantzitsuak dira ahozko komunikazioa eraginkorra izan dadin.
• Intonazioak informazioa antolatzen laguntzen du: adierazten du ea esandakoa galdera den edo harriduraz adierazi nahi dugun, elementu garrantzitsuak nabarmentzen ditu, eta abar.
Erritmoa jakin-mina pizteko balia daiteke, elkarrizketa edo eztabaidan boterea nork duen adierazteko, eta abar.
Ahoskatzeko modua ere zaindu behar da.
Normalean, aurpegiko keinuek eta eskuen mugimenduek lagunduta egin ohi dira.
Hortaz, ahozko mezuak sortzerakoan, hitzez besteko elementu horiek guztiak zaindu beharko dira, eta ahozko mezuak interpretatzerakoan ere erreparatu beharko zaie aipatu elementuei
Halaber, Skype, Hangouts eta tankerako aplikazioak erabiltzerakoan kontuan hartu behar dira aipatutako elementu guztiak.
Telefonoz eztabaidatzerakoan, ahotsaren alderdiak zaindu behar dira, eta, eztabaidak txat eta foroetan gertatzen direnean, ahozko komunikazioari lotutako hainbat baliabidez gain (esaterako, soinuak eta hotsak testuratzea), idatzizko komunikazioari lotutakoak ere erabiltzen dira.