Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
PROZTITOA ETA ALGAK, Tripanosoma. Flageloa mugituz joaten da batetik…
PROZTITOA ETA ALGAK
Organismo zelulabakarrak dira, eta mikroskopioa behar da haiek ikusteko. Haien zelula bakarra animalien zelulen antzekoa da.
Lehorreko ingurune oso hezeetan bizi daitezke, bai eta uretako inguruneetan, ur gezatan zein gazitan, eta izaki bizidun batzuen barruan ere bai.
-
• Alga zelulabakarrak izaki mikroskopikoak dira, eta gehienak uretan bizi dira. Batzuk isolatuta bizi dira; diatomeoak, esaterako. Beste batzuek, berriz, taldeak osatzen dituzte; hala nola volvoxak.
• Alga zelulaniztunak zentimetro gutxikoak edo oso handiak izan daitezke. Organismo horietako gehienak bizi diren ingurunean finkatuta bizi dira.
Alga berdeek dute klorofila gehien. Zelulabakarrak edo zelulaniztunak izan daitezke. Gehienak ur gezatakoak dira.
Alga gorriek arrosaren eta more ilunaren arteko kolorea dute. Gehienak zelulaniztunak dira.Itsasokoak dira ia denak.
Alga arreek beix eta marroiaren arteko kolorea dute. Zelulaniztunak dira guztiak. Itsasokoak dira gehienak.
-
Tripanosoma. Flageloa mugituz joaten da batetik bestera. Animalia ornodunen odolean bizi den parasito bat da.
Paramezioa. Zilio ugari ditu, eta haiek mugituz ibiltzen da batetik bestera. Gainera, zilioak mugitzean, ur-lasterrak eragiten ditu, eta horrela erakartzen du elikagaia.
Bortizela. Lurrean finko bizi den protozoo bat da; beraz, ez da batetik bestera ibiltzen. Paramezioak bezala, zilioen mugimendua baliatuz erakartzen du elikagaia.
-
-
-
-
-
-
-
-