Landareak, izaki bizidun guztiak bezala, gai dira ingurunetik informazioa jasotzeko eta ingurunean gertatzen diren aldaketak hautemateko. Zentzumen-organorik eta nerbio-sistemarik ez duten arren, gai dira estimuluak hautemateko, haiekiko erreakzionatzeko eta erantzunak sortzeko.
Tokialdatzeko gaitasunik ez dutenez, landareen erantzunak animalienak baino motelagoak dira, eta, batzuetan, ez dira hain modu nabarmenean ikusten. Mugimendu nagusiak tropismoak eta nastiak dira.