Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Protozooak - Coggle Diagram
Protozooak
Algak
Protozooak bezala, algak ere protistoen erreinukoak dira. Zelula bakarra edo hainbat izan ditzakete, baina alga guztiek honako ezaugarri hauek dituzte:
Uretako inguruneetan bizi dira, eta batzuk, lehorreko ingurune oso hezeetan.
Beren elikagaia sortzeko gai dira,
fotosintesiaren bidez.
-
Alga zelulabakarrak izaki mikroskopikoak dira, eta gehienak uretan bizi dira. Batzuk isolatuta bizi dira; diatomeoak, esaterako. Beste batzuek, berriz, taldeak osatzen dituzte; hala nola volvoxak.
-
Alga zelulaniztunak zentimetro gutxikoak edo oso handiak izan daitezke. Organismo horietako gehienak bizi diren ingurunean finkatuta bizi dira.
-
Algen sailkapena
Zenbait taldetan banatu daitezke. Hauek dira nagusiak: alga berdeak,
alga gorriak eta alga arreak.
Alga gorriek arrosaren eta more ilunaren arteko kolorea dute. Gehienak zelulaniztunak dira.Itsasokoak dira ia denak.
-
Alga arreek beix eta marroiaren arteko kolorea dute. Zelulaniztunak dira guztiak. Itsasokoak dira gehienak.
-
Alga berdeek dute klorofila gehien. Zelulabakarrak edo zelulaniztunak izan daitezke. Gehienak ur gezatakoak dira.
-
Protozooak protistoak dira, eta hauek dira haien ezaugarri nagusiak:
Organismo zelulabakarra dira, eta mikroskopioa behar da haiek ikusteko. Haien zelula bakarra animalien zelulen antzekoa da.
-
Lehorreko ingurune oso hezeetan bizi daitezke, bai eta uretako inguruneetan, ur gezatan zein gazitan, eta izaki bizidunbatzuen barruan ere bai.
-
Protozoo motak
-
Paramezioa
Zilio ugari ditu, eta haiek mugituz ibiltzen da batetik bestera. Gainera, zilioak mugitzean, ur-lasterrak eragiten ditu, eta horrela erakartzen du elikagaia.
-
Ameba
Pseudopodoak edo oin faltsuak erabiltzen ditu mugitzeko eta elikagaia hartzeko. Pseudopodoak zitoplasmaren luzapenak dira.
-
Bortizela
Lurrean finko bizi den protozoo bat da; beraz, ez da batetik bestera ibiltzen. Paramezioak bezala, zilioen mugimendua baliatuz erakartzen du elikagaia.
-