Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
EGOKI EZTABAIDATZEKO KONTUAN HARTU BEHARREKOAK - Coggle Diagram
EGOKI EZTABAIDATZEKO KONTUAN HARTU BEHARREKOAK
Gorputzaren jirako alderdiak
Komunikazio-ekintzako partaideen kokapenak (hartzen duten espazioa, espazio-aldaketak eta elkarren arteko distantzia).
Haien kokapena eta espazioarekiko hartzen duten jarrera aldatu egiten da komunikazio-asmoaren arabera
haien arteko harremanaren eta rolaren arabera, komunikazio-ekintza gertatzen den lekuaren arabera, eta abar.
adibidez:
partaideak elkarrengana hurbilduko dira egoera intimoan elkarri zerbait xuxurlatzeko, baina, zerbaitetan ados ez badaude, urrundu egingo dira distantzia markatzeko.
Keinuak
Gorputzaren hainbat mugimendu oso esanguratsuak dira
hitzak ordezka ditzakete, hitzen esanahia errepikatu edo zehaztu, erosotasuna edo deserosotasuna adierazi.
Bereziki zaindu behar dira esku eta besoen mugimenduak eta aurpegierak.
Begiradak
Zerbaiten adierazgarri eta zerbaitetarako izaten dira.
begirada zorrotzak
gora / behera begiratzea
begirada iheskorrak
begirada errukikorrak
Eguneroko eztabaidak
Eguneroko eztabaidetako asko parez pare izaten dira
baina baditugu moduak parez pare ez daudenekin ere aldi berean eztabaidatzeko:
Telefonoz
Skype
Hangouts
Interneteko foro edo txatetan
Parez pare eztabaidatzen dugunean
Ahozko komunikazioa
zaindu beharrekoak dira gorputzaren jirako alderdiak:
Gorputzaren jarrera
Pertsonaren kokapena
Keinuak
Ahotzaren alderdi erretorikoak:
Intonazioa
Abiadura
Ahoskatzeko modua
Ozentasuna
Internetetik
Telefonoz eztabaidatzerakoan
Ahotsaren alderdiak zaindu behar dira, eta, eztabaidak txat eta foroetan gertatzen direnean, ahozko komunikazioari lotutako hainbat baliabidez gain (esaterako, soinuak eta hotsak testuratzea), idatzizko komunikazioari lotutakoak ere erabiltzen dira.
Halaber, Skype, Hangouts eta tankerako aplikazioak erabiltzerakoan kontuan hartu behar dira aipatutako elementu guztiak.
Ahotsaren alderdi erretorikoak
Ahotsaren tinbreak eta intentsitateak hizlariaren sexua, adina, egoera fisikoa eta egoera animikoa adieraz ditzakete.
Ere, ahotik irteten diren hainbat soinu edo hots: arnas hartzeak, txistuak, eztula, betelanerako hotsak (eee…, aaa…, mmm…), barrea, negar-zotina, interjekzioak (uf, arg…)
Normalean, aurpegiko keinuek eta eskuen mugimenduek lagunduta egin ohi dira.
Intonazioak
informazioa antolatzen laguntzen du: adierazten du ea esandakoa galdera den edo harriduraz adierazi nahi dugun, elementu garrantzitsuak nabarmentzen ditu, eta abar.
Erritmoa
jakin-mina pizteko balia daiteke, elkarrizketa edo eztabaidan boterea nork duen adierazteko, eta abar.
Ahoskatzeko modua
ere zaindu behar da.
ahozko mezuak sortzerakoan, hitzez besteko elementu horiek guztiak zaindu beharko dira, eta ahozko mezuak interpretatzerakoan ere erreparatu beharko zaie aipatu elementuei.