Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ornogabeak - Coggle Diagram
ornogabeak
Artropodoak
Izaki bizidunen arteko talderik ugariena da artropodoena. Artropodoen gorputzak zenbait ezaugarri komun ditu:
-
Elkarren desberdinak diren eraztunetan segmentatuta dago, eta hiru atal bereizten dira; burua, toraxa eta sabelaldea.
Gorputza kanpo-eskeletoak edo exoeskeletoak estalia du, eta gai gogor batez dago osatuta eskeleto hori, kitinaz. Exoeskeletoak ez dio uzten hazten; horregatik, aldian-aldian galdu egiten du, eta handiagoa osatzen du. Prozesu horri muda deritzo.
Apendize artikulatuak eta, beraz, mugikorrak ditu; hankak, hegoak, antenak eta baraila, adibidez. Ezaugarri horrixe zor dio izena talde honek [artro: artikulatua, eta podo: hanka).
Lurreko ingurune guztietan bizi dira artropodoak, bai lehorrean eta bai uretan, eta haragijaleak, belarjaleak edota parasitoak ere izan daitezke.
Nagusiki, lau talde hauek bereizten dira: miriapodoak, araknidoak, krustazeoak eta intsektuak.
-
-
Molusku klaserik konplexuena da zefalopodoena. Klase honetakoak dira txipiroia, txibia, olagarroa eta nautilusa. Aske bizi dira itsasoan, eta haragijaleak dira.
Burua oso garatua dute, eta bi begi handi dituzte; horiei esker, ikusmen bikaina dute.
Masa biszerala luzatuta daukate, eta forma hidrodinamikoak har ditzakete. Espezie gehienek (txibiak, adibidez) barruan dute maskorra, nahiko txikia; beste batzuek kanpoko maskorra dute (hala nola nautilusak),edo ez dute maskorrik (olagarroak, adibidez).
Zefalopodoetan, oina bilakatu egin da, eta burutik ateratzen diren bentosadun garroak dituzte. Ezaugarri horrexek ematen dio izena klase honi (cefalo: burua, eta podo: oina). Harrapakinak harrapatzeko erablitzen dituzte garro horiek.
-
Gasteropodoak dira moluskuen barnean ugarienak. Gehienak uretakoak dira, baina lehorrekoak ere badaude. Hauen barruan sartzen dira, besteak beste, barraskiloak eta bareak.
Barraskiloen masa biszeralak kiribilean bildutako pieza bakarreko maskorra du babesgarri modura; aldiz, bareak ez du halakorik. Horrela, barraskiloek, arriskuan daudenean, maskor horren barnean sar dezakete beren gorputz osoa.
Burua oso garatua du, eta b¡ garro pare izan ohi ditu: pare batek ukimen funtzioa betetzen du, eta beste parean begiak daude. Gasteropodoek horzdun mihi bat izan ohi dute aho barruan, erradula, eta janaria xehatzeko erabiltzen dute.
Gasteropodoen oina nahiko handia izan ohi da, eta urdaila hartzen du barnean; ezaugarri horrek ematen dio izena klase horri.
-
moluskoak
Talde honetan, askotariko animaliak sartzen dira, hala nola bareak, muskuiluak eta olagarroak; baina, oro har, antolaera bertsua dute guztiek:
-
• Gorputz biguna dute, eta segmentatu gabea.
-
- Buruan hainbat egitura dituzte, zentzumen-organoen euskarri direnak: ahoa, begiak eta garroak.
- Masa biszeralean daude animaliaren barne-organo gehienak. Mantuak inguratzen du masa hori, eta mantuaren zelulek karekizko egitura bat jariatzen dute, maskorra, barruan nahiz kanpoan egon daitekeena.
- Oina organo gihartsua da, eta funtzio bat betetzen du molusku mota bakoitzean.
Molusku gehienak uretako animaliak dira, eta lehorrekoak ere leku hezeetan bizi dira.
Hainbat molusku mota daude; horien artean, gasteropodoak, bibalbioak eta zefalopodoak nabarmentzen dira.
poriferoak
Poriferoak animalia sesilak dira, eta ez dute simetriarik. Gehienak Itsasokoak dira, bakarren batzuk ur gezatan ere bizi diren arren.
-
Poriferoek barne-eskeletoa dute, espikula gogorrez, zuntz leun eta malguz, edota bi egitura horiez osatua.
Iragazketa bidez elikatzen dira animalia hauek; hau da, elikagai-partikula txikiak eta oxigenoa lortzen dituzte uretatik.
Barruan, barrunbe nagusi bat du, atrio-barrunbea, eta oskulu izeneko zulo baten bidez komunikatzen da kanpoaldearekin.
Pareta lodiak ditu, poro ugarikoak, eta poro horiek kanal txiki batzuen bidez komunikatzen dira elkarrekin.
knidareoak
Knidarioek simetria erradiala dute, eta gorputz bigunekoak dira. Barrunbea dute erdialdean, barrunbe gastrobaskularra, eta hortxe digeritzen du elikagaia. Barrunbe hori garroz inguratutako irekigune bakar batekin komunikatzen da kanpoaldearekin, eta aho eta uzki modura erabiltzen du.
Garroen funtzioak dira harrapakinak harrapatzea eta bere zelula erresumingarrien bidez geldiaraztea.
Gorputzaren antolaeraren arabera, bi forma hauetara ager daitezke: polipo fasean eta marmoka fasean. Batzuetan, animalia berak bi faseak izan ditzake bere bizitzan zehar.
-
Zaku forma dute, eta gorputzaren goiko aldean dute irekigunea. Itsas
hondoan finko bizi dira. Askotan, koloniatan biltzen dira, eta koralez osatutako karekizko eskeleto bat izaten dute inguruan.
-
Aterki forma dute, eta gorputzaren behe muturrean dute irekigunea.
Gorputza uzkurtuz mugitzen dira batetik bestera, edota itsasoko ur lasterren indarraz.
Nematodoek gorputz zilindriko mehea dute, eta muturrak punta forma izan ohi du.
Uretan edo lehorrean, aske bizi dira; baina batzuk parasitoak dira, eta gaixotasunak sorrarazten dituzte, hala nola trikinak eta heste-zizareak.
-
bibalbioak
Bibalbioak dira, besteak beste, muskuiluak, txirlak, ostrak eta berberetxoak. Itsasoko animaliak dira, hondarretan edo arrokei itsatsita bizi direnak, eta iragazketaren bidez elikatzen dira.
Bibalbioei ez zaie burua antzematen. Molusku hauek oin txikia dute, aizkora formakoa, eta, horri esker, zuloa egin dezakete lurrean, hondarretan sar daitezke, edo poliki-poliki mugi daitezke.
Masa biszerala maskorrak babesten du, eta bi piezak edo kuskuk osatzen dute maskorra; horrixe zor dio izena. Kuskuak artikulatuak dira.