Prebentzioko medikuntza gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da. Medikuntza mota hori gaixotasuna ez agertzera bideratuta dago, edota gaixotasunari aurre egitera, agertu ondorengo lehen etapetan.
Aldian aldiko azterketei esker, aukera dugu gaixotasun batzuk prebenitzeko edo garaiz hautemateko, sintomak agertzen hasi aurretik. Horrela, errazago sendatzen dira.
Gaur egun badaude probak zenbait gaixotasun hautemateko, hala nola prostatako minbizia; gizon nagusiei eragiten dien minbizi mota bat da
Bularreko minbizia batez ere emakumeei eragiten dien minbizi mota bat da, eta horri aurrea hartzeko, mamografiak egiten dira. Bularretako erradiografia moduko bat da mamografia, eta minbizi hori goiz detektatzen laguntzen du, sendatzen errazagoa denean