NERBIO SISTEMA
Nerbio-sistema animaliek erabiltzen duten sistema konplexua da, eta gainerako sistema eta aparatuekin lotuta dago.
Nerbio-sistemaren funtzioak:
Nerbio-bulkada transmititu.
Estimuluak interpretatu eta erantzunak eman.
Organoen funtzionamendua eta gorputz-sistemak kontrolatu
Nerbio-sistemaren osagaiak:
Bi zelula motak osatzen dute nerbio-ehunak: neuronek eta glia-zelulek.
NEURONAK:
Dendritak: luzakin motz eta adarkatuak dira, eta nerbio-bulkadak jasotzen dituzte.
Axoia: somaren luzakin luze bat da, eta bere funtzioa da nerbio-bulkada somatik neuronaren azken adarreraino garraiatzea.
Zelula-gorputza: barruan nukleoa, zitoplasma gehiena eta zelularen organuluak daude.
NEURONEN FUNTZIOAK:
Neurona motorrek efektoreetara transmititzen dute erantzuna, eta giharrak uzkurtzen dira, edo guruinek jariatu egiten dute.
Zentzumen-neuronek errezeptoreetatik nerbio-zentroetara transmititzen dute informazioa, eta nerbio-zentroek erantzunak aztertzen eta prestatzen dituzte.
Interneuronek zentzumen-neuronak eta neurona motorrak lotzen dituzte.
GLIA ZELULAK:
Nerbio-bulkadaren transmisioa
Neuronen artean daude, eta neuroglia osatzen dute. Haien funtzioa neuronak babestea eta eustea da.
Neuronek nerbio-bulkadaren bidez jasotzen eta transmititzen dute seinaleak. Nerbio-bulkadak korronte elektrikoak dira, eta axoiaren mintza zeharkatzen dute; beti norabide berean: dendrita batean sortzen da, neuronaren soma zeharkatzen du, axoiara pasatzen da eta honen azken adarretik ateratzen dira. Sinapsia izeneko komunikazio neuronalaren bidez pasatzen dira nerbio-bulkadak neurona batetik bestera.