Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
MATERIA ETA HAREN ITXURA - Coggle Diagram
MATERIA ETA HAREN ITXURA
-
Nahaste heterogeneoak
Iragaztea
Likido batez eta hartan disolbagarria ez den solido batez osatutako nahaste heterogeneo baten osagaiak banantzeko erabiltzen den metodo bat da.
Dekantazioa
Solido edo likido batez era dentsitate txikiagoko likido batez osatutako nahaste heterogeneo baten osagaiak banantzeko metodo bat da.
Banatze magnetikoa
Imanak erakartzen dituen substantziak (substantzia ferromagnetikoak), hala nola burdina, altzairua eta nikela, eta erakartzen ez dituztenak banantzeko teknika bat da.
Zentrifugazioa
Dentsitate desberdineko solido batez eta likido batez osatutako nahaste heterogeneoak azkar banatzeko teknika bat da zentrifugazioa; horretarako, dekantazioa bizkortzen da.
Nahaste homogeneoak
Disoluzioa
Bi osagairen edo gehiagoren nahaste homogeneo bat da, eta osagaien proportzioa aldakorra da. Proportzio handienean dagoen osagaia disolbatzailea da, eta proportzio txikienean dagoena, solutua
Teoria zinetiko-molekularra
Dioluzio bat eratzeko beharrezkoa da solutuaren eta disolbatzailearen partikulen arteko erakarpen-indarrak handiagoak izatea solutuaren partikulak elkarrekin lotzen dituzten indarren eta disolbatzailearen partikulak elkarrekin lotzen dituzten indarren batura baino.
Kristaltzea
Disoluzio kontzentatu batean disolbatuta dagoen solutu solido batetik kristalak lortzeko, disolbatzailea lurruntzea, solutua kristaldu arte.
Destilazioa
Berokuntzaren bidez, likido bat eta solido bat banantzea (edota likido bat eta irakite-puntu desberdineko beste likido bat).
-
-
Disolbagarritasuna
Tenperatura jakin batean 100g disolbatzailetan disolba daitekeen gehieneko solutu-kantitatea. Hori solutu bakoitzaren propietate bereizgarri bat da, etaoso erabilgarria da substantziak identifikatzeko.
-
-
-