Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
MATERIA ETA HAREN ITXURA Ane Durana 8 3E - Coggle Diagram
MATERIA ETA HAREN ITXURA
Ane Durana 8 3E
NAHASTEAK ETA SUBSTANTZIA PURUAK
Nahasteak
Zenbait substantziaren konbinazio bat da
Substantzien proportzioa aldakorra izan daiteke, eta haiek banantzeko, prozedura fisikoak erabili daitezke
Motak
Nahaste heterogeneoak
Osagaiak erraz bereizten dira begi hutsez
Ez da uniformea
Zati batzuetan eta besteetan propietateak ez dira berdinak
Nahaste homogeneoak
Osagaiak ez dira bereizten begi hutsez
Uniformea da
Zati batzuetan eta besteetan propietateak berdinak dira
Substantzia puruak
Konposizio finkoa eta propietate bereizgarri batzuk dituen materia-mota da
Adibidez
Urak propietate bereizgarri hauek ditu
Fusio-puntua: 0C
Irakite-puntua: 100C
Dentsitatea: 1000kg/m3
Motak
Substantzia bakunak
Ezin daitezke substantzia soilagoetan banandu
Substantzia konposatuak
Substantzia soilagoetan banandu daitezke
Horretarako bi prozedura kimiko erabiltzen dira
Deskonposizio termikoa
Substantzia konposatu bat berotzen denean, deskonposatzen da
Adibidez
Kobre (II) karbonatoa
Malakita
Elektrolisia
Substantzia batean (urtua edo disolbatua) zehar korronte elektrikoa igaroaraztean datza
Adibidez
Uraren elektrolisia
Substantzia konposatu batek dituen dituen propietateak eta hura osatzen duten substantzia bakunek dituztenak oso desberdinak dira
Adibidez
Sodio kloruroa
Uretan disolbagarria
Oso egonkorra
Solidoa
Sodioa
Metal biguna
Oso erreaktiboa
Urarekiko ukipenean lehertu egiten da
Kloroa
Gas toxikoa eta narritagarria
Desinfektatzeko erabiltzen da
NAHASTE GARRANTZITSU BATZUK
Aleazioak
Normalean bi metalez edo gehiagoz osatutako nahaste homogeneoak dira.
Aleazioen bidez, haien osagai diren metalen propietateak baino propietate hobeak lortzen dira
Adibideak
Brontzea
Kobrea+eztainua
Gizaki primitiboak erabili zuen lehenengo aleazioa da
Estatuak, dominak, txanponak, ezkilak... egiteko erabiltzen da
Letoia
Kobrea+zinka
Kolore hori distiratsua du
Musika-tresnak, sarrailak, apaingarriak, bitxiak, ordenagailuen oineko plaken euskarriak... egiteko erabiltzen da
Altzairua
Burdina+karbonoa
Altzairu herdoilgaitza
Burdina+karbonoa+kromoa+nikela
Oxidazioarekiko erresistenteagoa izateko eta distiratsu eta sendo irauteko
Sukaldeko-tresnak, lanabesak, azkoinak... egiteko erabiltzen da
Kromoa erantsita
Korrosioarekiko erresistenteagoa
Adibidez: mahai-tresnak egiteko
Wolframa erantsita
Beroaren eraginpean duen gogortasuna handitzen da
Adibidez: zulagailuen barautsak egiteko
Koloideak
Substantzia baten partikulen dispertsioa (dispertsio-fasea) beste substantzia baten (dispertsio-ingurunea) partikulen artean
Nahaste homogeneoen eta heterogeneoen arteko egoera batean daude
Adibideak
Lanbroa
Ur likidoa (dispertsio-fasea)
Airea (dispertsio-ingurunea)
Aerosol likidoa (gas+likido)
Lanbroa
Hodeiak
Aerosol solidoa (gas+solido)
Hautsa
Kea
Aparra (likido+gas)
Xaboi-aparra
Emultsioa (likido+likido)
Esnea
Maionesa
Sola (likido+solido)
Pintura
Txinako tinta
Apar solidoa (solido+gas)
Apar-harria
Gela (solido+likido)
Gelatina
Gurina
Sol solidoa (solido+solido)
Perlak
Harribitxi batzuk
NAHASTE HOMOGENEOAK=DISOLUZIOA
Bi osagairen edo gehiagoren nahaste homogeneoa da
Osagaien proportzioa aldakorra. Proportzio handienean dagoen osagaia disolbatzailea da, eta proportzio txikienean dagoena solutua
Teoria zinetiko-molekularraren arabera disoluzio bat eratzeko beharrezkoa da solutuaren eta disolbatzailearen partikulen arteko erakarpen-indarrak handiagoak izatea solutuaren partikulak elkarrekin lotzen dituzten indarren eta disolbatzailearen partikulak elkarrekin lotzen dituzten indarren
batura
baino
Disoluzioetan solutua eta disolbatzailea zenbait egoera fisikoetan egon daiteke
Adibidez
Brontzea (solido+solido)
Hidrogenoa platinoan (solido+gas)
Merkurioa zilarrarekin (solido+likido)
Ura airean (gas+likido)
Naftalina airean (gas+solido)
Oxigenoa nitrogenoan (gas+gas)
Oxigenoa uretan (likido+gas)
Gatza uretan (likido+solido)
Etanola uretan (likido+likido)
Nahaste homogeneoen osagaiak banantzeko prozedura fisiko batzuk erabili daitezke
Kristaltzea
Disoluzio kontzentratu batean disolbatuta dagoen solutu solido batetik kristalak lortzeko, disolbatzailea lurruntzea, solutua kristaldu arte
Adibidez
Gatz arrunta lortzeko itsasoko ura lurruntzea
Destilazioa
Berokuntzaren bidez, likido bat eta solido bat banantzea (edota likido bat eta irakite-puntu desberdineko beste likido bat)
Adibidez
Edateko uratik, ur purua lortzeko
NAHASTE HETEROGENEOAK
Nahaste heterogeneoak substantzia puru bihurtzeko zenbait prozedura fisiko erabili daitezke
Dekantazioa
Solido edo likido batez eta dentsitate txikiagoko likido batez osatutako nahastearen osagaiak banantzeko erabiltzen da
Adibidez
Ura eta olioa
Honetarako, dekantazio-inbutu bat erabili behar da, giltza bat duena
Banatze-magnetikoa
Imanak erakartzen dituen substantziak (substantzia ferromagnetikoak) eta erakartzen ez dituztenak banantzeko teknika da
Adibidez
Metal batzuk birziklatzeko
Iragaztea
Likido batez eta hartan disolbagarria ez den solido batez osatutako nahastearen osagaiak banantzeko erabiltzen da
Adibidez
Esne-gaina iragazteko
Zetrifugazioa
Dentsitate desberdineko solido batez eta likido batez osatutako nahastea azkar banantzeko teknika da. Horretarako, dekantazioa bizkortzen da
Adibidez
Arropa-garbigailuetan erabiltzen da ura kentzeko
Horretarako zentrifugagailu elektronikoa erabiltzen da
Jalkitzea
Zentrifugazioa baina era naturalean
Baheketa
Tamaina desberdineko solidoak banantzeko iragazketa
DISOLBAGARRITASUNA
Tenperatura jakin batean 100g disolbatzailetan disolba daitekeen gehienezko solutu-kantitatea
Solutu bakoitzaren propietate bereizgarri bat da, oso erabilgarria substantziak identifikatzeko
Adibidez
Disolbagarritasuna 20C-an (g/100g ur)
Kaltzio kloruroa: 73
Sodio hidroxidoa: 108
Bario kloruroa: 35
Sodio nitratoa: 88
Potasio kloruroa: 34
Glukosa: 85
Oso garrantzitsua da substantzia baten disolbagarritasuna zehaztean, adieraztea zer tenperaturatan disolbatu den solutua disolbatzailean
Disoluzio motak
Disoluzio asea
Ahalik eta solutu kantitaterik handiena duen disoluzioari deritzo
Disoluzio gainasea
Disolbatu daitekeen solutu kantitatea baino gehiago duen disoluzioari deritzo
Solutua prezipitatzen da
Disoluzio asegabea
Solutu guztia disolbatuta duen eta oraindik ere gehiago disolba dezakeen disoluzioari deritzo
Disolbagarritasunean eragina duten faktoreak
Likido/solido disoluzioetan
Tenperatura igo, disolbatu daitekeen solutu kantitatea igo
Likido/gas disoluzioetan
Presioa igo, disolbatu daitekeen solutu kantitatea igo
Tenperatura igo, disolbatu daitekeen solutu kantitatea jaitsi
Betetzen diren propietate batzuk
Disoluzio bolumena txikiagoa da disolbatzaile bolumena eta solutu bolumenaren batura baino
Disoluzio masa disolbatzaile masa eta solutu masaren baturaren berdina da
DISOLUZIOEN KONTSENTRAZIOA
Solutuaren eta disolbatzailearen proportzioa adierazten du, eta disoluzio-kantitate jakin batean disolbatuta dagoen solutu-kantitatea zehazten du
Masa-ehunekoa
100g disoluziotan solutuak duen masa (g-tan)
Masa-ehunekoa = (solutu-masa (g) / disoluzio-masa (g)) x 100
Bolumen-ehunekoa
Bolumen-ehunekoa = (solutu-bolumena (mL) / disoluzio-bolumena (mL)) x 100
100 mL disoluzioko disolbatuta dagoen solutu-bolumena (mL)
Masa-kontzentrazioa
Litro bat disoluzioko disolbatuta dagoen solutu-masa (g-tan)
Masa-kontzentrazioa= solutu-masa (g) / disoluzio-bolumena(mL)
Kontzentrazio molarra= solutu molak/disoluzio litroak