Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
XIX-XX.MENDEETAKO INPERIALISMOA : - Coggle Diagram
XIX-XX.MENDEETAKO INPERIALISMOA :
INPERIALISMOAREN FAKTOREAK
Definizioa:
Herrialde batek beste herrialde batzuetan hartzen duen nagusitasuna adierazten du. Herrialde konkistatzaile
metropolia
da, eta konkistatutako lurraldeak
koloniak
dira.
Bideoa
Potentzia kolonizatzaileak
Lehen mailakoak:
Erresuma Batuak
Asian
:
Amerikan
:
Afrikan:
Ozeanian
:
Frantzia
Bigarren mailakoak:
Alemania, Italia, Belgika, Errusia, Estatu Batuak eta Japonia.
FAKTOREAK
POLITIKOAK
Hedapena inperialistak potentzia handien eskakizun estrategikoen arabera ere egin zen. Potentziek nazioarteko prestigioa handitzea nahi zuten.
IDEOLOGIKO ETA ZIENTIFIKOAK
Ideologia arrazistek indar handia zuten XIX.mendean. Mendebaldarrak konbentzituta zeuden arraza zuria hobea zela gainerakoak baino eta horrek eskubidea ematen ziela beste herri batzuetan nagusitzeko eta horrela, herri horiek zibilizatzeko betebeharra zutela uste zuten.
ERLIJIOSOAK
Erlijio primitiboak zituzten herriak kristautzeko nahiarekin justifikatu zen kasu askotan. Eliza katolikoaren eta protestantearen misiolaritzak garrantzi handia izan zuen. Ehunka misio sortu ziren Asian, Afrikan eta Ozeanian.
EKONOMIKO ETA DEMOGRAFIKOAK
Industrializazioaren ondorioa. Europako herrialdeek beren kapitalak metropolian baino interes altuagoekin inbertitzeko eremuak behar zituzten eta lehengai merkeak eskuratzeko eta industriako produktuak saltzeko tokiak ere, kolonia berrietan aurkitzen zituzten toki horrek.
Europako biztanlearia kolonietan aurkitu zuen finkatzeko aukerako lurraldea, jatorriko bizilekuetan lan aukera gutxi baitzuten. Industria Iraultzak lekualdatzeak erraztu zituen, garraiobide azkarragoak eta eraginkorragoak garatu baitziren.
KOLONIEN ADMINISTRAZIOA ETA ONDORIOAK
Menperatze motak
PROTEKTORATUAK: Potentzia kolonialak kolonizatutako herrialdearen kanpo-politika eta aberastasuna kontrolatu eta tokiko agintariak arduratzen ziren barne-politikaz. Horrela, menderatu zuen Erresuma Batuak, Egipto eta Frantziak, Maroko.
KONTZESIOAK: Herrialde independente bateko lurraldeak ziren potentzia kontrolatzaileek merkataritza -abantailak eskuratzen zituzten haietatik. Txinan gertatu eta mendebaldeko produktuak han sortzeak merkatari Txinatarren porrota eragin eta horrek matxinada eragin zuen.
KOLONIAK: Potentzia kolonizatzailearen subiranotasunaren mende zeuden eta hark administratzen zituen. Kolonizatutako herrialdeek subiranotasuna galtzea zekarren.
Adibidez; Kongo Belgikarra.
ONDORIO EKONOMIKO, SOZIAL ETA KULTURALAK KOLONIETAN ZEIN METROPOLIETAN
EKONOMIKOAK
: Metropoliek beren mesederako ustiatu zituzten, kolonietako natura-baliabideak. Plantzio-nekazaritzan eta zorupeko mineral aberatzen ustiaketan oinarritutako ekonomiak ezarri ziren.
Indigenak plantzietan eta meatzeetan lan egiteko eskulan merke bihurtu ziren, eta esklaboen pareko baldintzak jasatzen zituzten.
Kolonizatzaileek garraio-azpiegiturak eraiki zituzten jardueraren garapenaren mesedetan. Ez zioten kolonien arteko komunikazioari mesederik egin, eta hortaz, gaizki komunikatuta egoten jarraitu zuten.
GIZARTEA ETA KULTURA:
Mendebaldeko asasun-ohiturak sortzeak biztanle indigenen heriotzak gutxitzeko aukera eman zuen. Jaiotzak ugariak ziren eta orduan, biztanleria asko hazi zen eta horrek, gosetea ekarri zuen.
Kolonizazioak gizarte tradizionalarekiko haustura ekarri zuen. Kolonizatzaileak gizarte kolonietako goi-mailan jarri ziren.
Mendebaldeko bizimoduak kolonietan zabaltzearen eraginez, kultura autoktonek krisi sakona izaten zuten eta akulturazio (Indigenen bizitzako moduak aldatzea, hau da, beren herrietara joan eta dena aldatzen zuten (tradizioak...) deritzon feni¡omenoa gertatu zen, hau da, nork bere kultura galtzea beste bat inposatzearen ondorioz.