Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ESTATISTIKA ETA PROBABILITATEA - Coggle Diagram
ESTATISTIKA ETA PROBABILITATEA
ALDAGAI ESTATISTIKOAK
Aldagai estatistiko bat populazio edo lagin bateko banakoetan aztertzen dugun edozein nolakotasun da.
KUALITATIBOAK
Aldagaiaren balioak ez dira zenbakiak, ezaugarriak baizik, hala nola sexua (emakumea edo gizona).
KUANTITATIBOAK
Aldagaiak hartzen dituen balioak zenbakiak dira. Aldagai kuantitatiboen artean bi motatakoak daude:
DISKRETUAK
Tarte bakoitzean, aldagaiak balio kopuru mugatu bat bakarrik har dezake. Mota horretakoa da, esaterako, liburu baten orrialde kopurua (112 eta 114 artean balio posible bakarra dago, 113).
JARRAITUAK
Tarte bakoitzean, aldagaiak edozein balio har dezake. Mota horretakoa da, adibidez, tenperatura (10 °C eta 11 °C artean infinitu balio har ditzake: 10,1 °C; 10,15 °C…).
MAIZTASUNAK
ABSOLUTUA
Datu estatistiko baten maiztasun absolutua datua errepikatzen den aldi kopurua da. Honela adierazten da: fi.
ERLATIBOA
Maiztasun erlatiboa maiztasun absolutuaren eta datu kopuru osoaren arteko zatidura da. Honela adierazten da: hi.
GRAFIKO ESTATISTIKOAK
Datuak antolatzeko eta laburtzeko, maiztasun–taulez gain adierazpen grafikoak erabil ditzakegu.
Grafiko estatistikoei esker, ikusi hutsez berehala uler ditzakegu azterketa estatistiko baten ezaugarri garrantzitsuenak.
BARRA DIAGRAMA
Barra-diagrama bat datu bakoitza eta haren maiztasuna barra baten bidez adierazten duen grafikoa da. Balio gutxi hartzen dituzten aldagai kualitatiboen eta aldagai kuantitatibo diskretuen maiztasunak adierazteko erabiltzen da.
Ardatz horizontalean, aldagaiaren balioak adieraziko ditugu.
Barrek datu bakoitzaren maiztasuna adierazten dute. Barren luzera adierazten duten maiztasunarekiko proportzionala da.
Ardatz bertikalean, maiztasunak adieraziko ditugu.
SEKTORE DIAGRAMA
Sektore-diagrama bat zirkulu bat da, zenbait sektorez osatua, non sektore bakoitzak aldagaiaren balioetako bat adierazten baitu. Diagrama horrek edozein motatako aldagaiak adierazteko balio du.
Sektore bakoitzak aldagaiaren balio bat adierazten du.
Sektore zirkularraren angelua formula honen bidez lortuko dugu.
Sektore baten zabalera, hau da, dagokion angelua, adierazten duen datuaren maiztasunarekiko proportzionala da.
NEURRI ESTATISTIKOAK
Behin azterketa estatistikoaren datuak antolatu ditugunean, haiek interpretatzen lagunduko diguten hainbat balio kalkula ditzakegu: neurri estatistikoak.
BATAZ BESTEKO ARITMETIKOA
Bataz besteko aritmetikoa eta mediana aldagai kuantitatiboetan soilik kalkulatu daitezke, eta balio bakarrak dira. X letren bidez adierazten da, eta datu guztien batura guzti¡zko datu kopuruarekin zatitzean lortzen den zenbakia da.
MODA
Moda edozein aldagaitan kalkulatu daitek, ez du zertan balio bakarra izan, eta beti dator bat datuetako batekin. Moda letren bidez adierazten da, eta gehien errepikatzen den datua (edo datuak) da, hau da, maiztasun absolutu handieneko datua