Oulua eta espermatozoidea elartzean, zigoto deritzo zelula bat sortzen da. Sortuko den gizkiaren lehen zelula da zigotoa. Hasieran, zigotoa banatu eta bi zelula sortzen dira, ondoren lau, gero zortzi, eta horrela hurrenez hurren, hainbat zelulaz osatutako bola txiki bat sortu arte. Bola horri enbrioi esaten zaio.
Enbrioiak Falopioaren tronpak zeharkatu, eta egun batzuen buruan, umetokira iritsi eta hango paretan itsasten da. Enbrioiak hazten jarraitzen du.
Obuluak sexu-zelula emeak dira, eta espermatozoideak, berriz, sexu-zelula arrak. Obulu bat eta espermatozoide bat elkartzeari ernalketa ezaten zaio. Falopioren tronpetan geratzen da.