Erreakzio kimikoetan, substantzia batek edo gehiagok erreakzionatzen dute, eta beste substantzia batzuk eratzen dira. Badakigu substantzia desberdinak direla, propietate desberdinak dituztelako. Erreakzionatzen duten substantziak erreaktiboak dira, eta lortzen direnak, berriz, produktuak. Erreaktiboek eta produktuek formula kimiko desberdina dute.