Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Aldaketak materian - Coggle Diagram
Aldaketak materian
Talken teoria
• Energia behar da, talkak erreaktiboen partikulak hautsi egin behar baititu.
• Orientazio egokia behar da, talkaren ondoren atomoek produktue tan izango dituzten loturak eratu daitezen.
Talken teoriaren arabera, erreakzio bat gertatuko bada, erreaktiboen partikulek eraginkortasunez egin behar dute talka. Hori gertatzen denean, erreaktiboen atomoen arteko loturak hautsi, eta produktuak sortuko dituzten lotura berriak eratzen dira. Talka bat eraginkorra izan dadin, nahikoa energia eta orientazio egokia izan behar dituzte partikulek.
-
-
-
-
-
Materia eta materialak
• Materiala: objektuak egiteko prestatutako materia da.
Esaterako, koaderno bat egiteko papera.
• Lehengaia: materialak egiteko erabiltzen den materia da.
Adibidez, papera egiteko zura.
• Material sintetikoak: naturan ez daudenak dira. Haiek lortzeko, aldaketa kimikoak eragin behar zaizkio lehengaiari. Adibideak: plastikoak eta beira.
• Material naturalak: naturan daudenak dira. Haiek erabiltzeko, aldaketa fisikoak eragin behar zaizkio lehengaiari.
Adibideak: zura eta urrea.
John Dalton teoria
John Dalton britainiar zientzialariak bere teoria atomikoa eman zuen 1803an:
• Elementu kimiko batean, atomo guztiak berdinak dira, eta beste edozein elementu kimikoren atomoen desberdinak.
• Konposatu bat proportzio finkoan konbinatzen diren bi elementuren edo gehiagoren atomoz osatuta dago.
-
Molekulak
Molekulak beti proportzio berean konbinatzen diren atomo berdinen edo desberdinen multzoak dira
Substantzia bakun molekularrak
Molekulak elementu beraren atomoz osatuta daude.
-
Kristalak
Substantzia bakun kristalinoak
Elementu beraren atomoek osatutako solidoak dira. Formulan, elementuaren ikurra adierazten da.
Konposatu kristalinoak
Proportzio finkoan dauden bi elementuren edo gehiagoren atomoz osatutako kristal-solidoak dira.
-
Atomo isolatuak
Hona hemen elementuok: helioa (He), neona (Ne), argona (Ar), kriptona (Kr), xenona (Xe) eta radona (Rn). Elementu horiei gas geldoak deritze. Atomo isolatuz osatutako substantzia bakun bakarrak dira.
Taula periodicoa
Zazpi ilaratan (periodoak) eta hamazortzi zutabetan (taldeak) ageri dira.
Erreakzio kimikoak
Aldaketa kimikoei erreakzio kimiko deritze.Erreakzio kimikoetan, substantzia batek edo gehiagok erreakzionatzen dute, eta beste substantzia batzuk eratzen dira.