Une jakin batean Natan profetak Davidi iragarri zion bere leinua, bere etxea, betierekoa izango zela. Jainkoak ondorengotza hitzeman zion Davidi, eta israeldarrentzat itxaropen-iturri izan zen: Daviden ondorengo batek ezarriko zuen beti iraungo zuen erresuma bat, Jerusalem hiriburu zela. Hala sortu zen mesias baten itxaropena; hau da, olioz gantzutu batena (horixe esan nahi baitu mesias). Samuelek David gantzutu zuen, Jainkoak hautatukoa baita gantzutua