Sexu-zelulak emakumeak:_Nesken obulutegiek obulu heldugabe ugari dituzte. Pubertaroan, obuluak heltzen hasten dira. 28 egunean behin, gutxi gorabehera, obulutegi bateko obulu bat heltzen da. Obulua obulutegitik atera, Falopioren tronpa zeharkatu, umetokira iritsi eta kanpoaldera ateratzen da, odoljario txiki batekin batera. Odoljario horri menstruazio edo hileko esaten zaio.