Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
UGALKETA - Coggle Diagram
UGALKETA
Sexu ezaugarriak gizonen eta emakumeen arteko, desberdintasun fisikoak dira. Bi motatako Sexu ezaugarriak daude: lehen mailakoak eta bigarren mailakoak.
Lehen mailako sexu ezaugarriak ugaltze organoak dira.
Bigarren mailako sexu-ezaugarriak ugalketarekin lotura zuzena ez duten ezaugarri fisikoak dira, baina ezaugarri horiek ere emakumeak eta gizonak bereizten dituzte. .
Aparatuak
Gizonezkoen ugaltze aparatua
Barrabilak. Espermatozoide deritzen gameto arrak organo horietan sortzen dira. Sexu hormonak ere bertan sortzen dira.
Hodi deferenteak. Gernubideraino eramaten dituzte espermatozoideak.
Gernubidea. Espermatozoideak kanpoaldera eramaten ditu. Gernua kanporatzeko ere balio du.
Zakila. Gernubidea hor amaitzen da. Gernubidean zehar kanporatzen dira espermatozoideak.
Eskrotoa. Barrabilak babesten dituen ehun-poltsa da.
. Guruinak. Semen-besikulak eta prostata dira. Espermatozoideak elikatzen eta garraiatzen dituen likidoa sortzen dute.
Emakumeen ugaltze aparatua
Falopioren tronpak. Obulutegiak eta umetokia lotzen dituzte.
Umetokia. Organo huts malgu bat da, eta haurra bertan garatzen da haurdunaldian.
Bagina. Umetokia eta kanpoaldea lotzen dituen kanala da.
Obulutegiak. Obulu deritzen gameto emeak organo horietan sortzen dira. Sexu hormonak ere bertan sortzen dira.
Alua. Ugaltze-aparatuaren kanpoko zatia da. Bi larruazal-tolesturaz osatuta dago. Tolestura horiei ezpain deritze, eta baginako zuloa babesten dute. Gernubidearen zuloa ere aluan dago, eta hortik kanporatzen da gernua.
Ernalketa esaten zaio obulu bat eta espermatozoide bat elkartzeari.
obulu bat heltzen denean, obulutegitik Falopioren tronpara igarotzen da. Tronpan zehar dabilela espermatozoide bat aurkitzen badu, ernalketa gerta daiteke.
Ernalketa gertatzeko, gizonaren semenak emakumearen baginara iritsi behar du. Baginatik, espermatozoideak igeri joaten dira, Falopioren tronparaino.
Pubertaroa Esate baterako, gizonek ezaugarri hauek dituzte: ahots baxua, bizarra, emakumeek baino gihar handiagoak eta ile asko gorputzean. Emakumeek, berriz, ezaugarri hauek dituzte: titiak, ahots altua, aldaka zabalak eta ile gutxi gorputzean.