Ernalketa esaten zaio obulu bat eta espermatozoide bat elkartzeari
Obulu bat heltzen denean, obulutegitik Falopioren tronpara igarotzen da. Tronpan zehar dabilela espermatozoide bat aurkitzen badu, ernalketa gerta daiteke.
Ernalketa gertatzeko, gizonaren semenak emakumearen baginara iritsi behar du. Baginatik, espermatozoideak igeri joaten dira, Falopioren tronparaino
Obulua eta espermatozoidea elkartzean, zigoto deritzon zelula bat sortzen da. Sortuko den gizakiaren lehen zelula da zigotoa. Hasieran, zigotoa banatu eta bi zelula sortzen dira, ondoren lau, gero zortzi, eta horrela hurrenez hurren, hainbat zelulaz osatutako bola txiki bat sortu arte. Bola horri enbrioi esaten zaio.
Enbrioiak Falopioren tronpak zeharkatu, eta egun batzuen buruan, umetokira iritsi eta hango paretan itsasten da. Enbrioiak hazten jarraitzen du
Obuluak sexu-zelula emeak dira, eta espermatozoideak, berriz, sexu-zelula arrak. Obulu bat eta espermatozoide bat elkartzeari ernalketa esaten zaio. Falopioren tronpetan gertatzen da.
.
-