Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
UGALKETA - Coggle Diagram
UGALKETA
SEXU EZAUGARRIAK
Lehen mailako sexu ezaugarriak ugaltze-organoak dira.
Bigarren mailako sexu-ezaugarriak ugalketarekin lotura zuzena ez duten ezaugarri fisikoak dira, baina ezaugarri horiek ere emakumeak eta gizonak bereizten dituzte. Esate baterako, gizonek ezaugarri hauek dituzte: ahots baxua, bizarra, emakumeek baino gihar handiagoak eta ile asko gorputzean. Emakumeek, berriz, ezaugarri hauek dituzte: titiak, ahots altua, aldaka zabalak eta ile gutxi gorputzean.
APARATUAK
GIZONEZKOEN UGALTZE APARATUA
Barrabilak. Espermatozoide deritzen gameto arrak organo horietan sortzen dira. Sexu hormonak ere bertan sortzen dira.
-
-
Guruinak. Semen-besikulak eta prostata dira. Espermatozoideak elikatzen eta garraiatzen dituen likidoa sortzen dute.
-
-
-
EMAKUMEEN UGALTZE APARATUA
Obulutegiak. Obulu deritzen gameto emeak organo horietan sortzen dira. Sexu hormonak ere bertan sortzen dira.
Umetokia. Organo huts malgu bat da, eta haurra bertan garatzen da haurdunaldian.
-
-
Alua. Ugaltze-aparatuaren kanpoko zatia da. Bi larruazal-tolesturaz osatuta dago. Tolestura horiei ezpain deritze, eta baginako zuloa babesten dute. Gernubidearen zuloa ere aluan dago, eta hortik kanporatzen da gernua.
PUBERTAROA
Pubertaroan, gizakion ugaltze-aparatua garatu egiten da. Hipofisiak sortutako hormona batzuek jartzen dute abian prozesu hori. Hormona horiek, sexu organoetara iristen direnean, organoak garatzen dituzte eta sexu-hormonak sorrarazten dizkiete. Sexu-hormonek bigarren mailako sexu ezaugarriak garatzen dituzte.
ERNKALKETA
Ernalketa esaten zaio obulu bat eta espermatozoide bat elkartzeari.
Obulu bat heltzen denean, obulutegitik Falopioren tronpara igarotzen da. Tronpan zehar dabilela espermatozoide bat aurkitzen badu, ernalketa gerta daiteke.