• Bigarren mailako sexu-ezaugarriak ugalketarekin lotura zuzena ez duten ezaugarri fisikoak dira, baina ezaugarri horiek ere emakumeak eta gizonak bereizten dituzte. Esate baterako, gizonek ezaugarri hauek dituzte: ahots baxua, bizarra, emakumeek baino gihar handiagoak eta ile asko gorputzean. Emakumeek, berriz, ezaugarri hauek dituzte: titiak, ahots altua, aldaka zabalak eta ile gutxi gorputzean.