Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ESTATISTIKA - OINARRIZKO EDUKIAK - Coggle Diagram
ESTATISTIKA - OINARRIZKO EDUKIAK
ALDAGAI ESTATISTIKOAK
ALDAGAI ESTATISTIKOA:
Populazio edo lagin bateko banakoetan aztertzen dugun edozein nolakotasun da.
KUALITATIBOAK:
aldagaiaren balioak ez dira zenbakiak, ezaugarriak baizik, hala nola sexua (emakumea edo gizona).
KUANTITATIBOAK:
aldagaiak hartzen dituen balioak zenbakiak dira. Bi motatakoak daude:
DISKRETUAK:
tarte bakoitzean, aldagaiak balio kopuru mugatu bat bakarrik har dezake. Mota horretakoa da, esaterako, liburu baten orrialde kopurua (112 eta 114 artean balio posible bakarra dago, 113).
JARRAITUAK:
tarte bakoitzean, aldagaiak edozein balio har dezake. Mota horretakoa da, adibidez, tenperatura (10 °C eta 11 °C artean infinitu balio har ditzake: 10,1 °C; 10,15 °C…).
MAIZTASUNAK
MAIZTASUN ABSOLUTUA:
Datua errepikatzen den aldi kopurua da. Honela adierazten da: fi
MAIZTASUN ERLATIBOA:
Maiztasun absolutuaren eta datu kopuruaren arteko zatidura da. Honela adierazten da: hi
MAIZTASUN ABSOLUTU MATATUA:
xi datu batean, maiztasun absolutu metatua, Fi, datua baino txikiagoak edo haren berdinak diren balioen maiztasun absolutuen batura da.
Fi= f1+f2+f3+... + fi
MAIZTASUN ERLATIBO METATUA:
xi datu baten maiztasun erlatibo metatua, Hi, datua baino txikiagoak edo haren berdinak diren balioen maiztasun erlatiboen batura da.
Hi=h1+h2+h3+...+hi
ADIBIDEA:
https://docs.google.com/document/d/1A-aFwUCSQVDnZVGL6R1r60FUToZRupDKxJyPNhh6_7E/edit
LINK HONETAN DAGO ADIBIDEA
GRAFIKO ESTATISTIKOAK:
datuak eta laburtzrko erabiltzen dira
MOTAK
BARRA-DIAGRAMA:
Datu bakoitza eta haren maiztasuna barra baten bidez adierazten duen grafikoa da. Balio gutxi hartzen dituzten aldagai kualitatiboen eta aldagai kuantitatibo diskretuen maiztasunak adierazteko erabiltzen da.
SEKTORE DIAGRAMA:
Zirkulu bat da, zenbait sektorez osatua, non sektore bakoitzak aldagaiaren balioetako bat adierazten baitu. Diagrama horrek edozein motatako aldagaiak adierazteko balio du.
NEURRI ESTATISTIKOA:
Behin azterketa estatistikoaren datuak antolatu ditugunean, haiek interpretatzen lagunduko diguten hainbat balio kalkula ditzakegu.
BATAZ BESTEKO ARITMETIKOA:
x letraren bidez adierazten da, eta datu guztien batura guztizko datu kopuruarekin zatitzean lortzen den zenbakia da.
MODA:
Mo letren bidez adierazten da, eta gehien errepikatzen den datua (edo datuak) da, hau da, maiztasun absolutu handieneko datua.
ADIBIDEA
https://docs.google.com/document/d/1A-aFwUCSQVDnZVGL6R1r60FUToZRupDKxJyPNhh6_7E/edit
LINK HONETAN DAGO ADIBIDEA