Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ESTATISKA - Coggle Diagram
ESTATISKA
ALDAGAI ESTATIKOAK Populazio edo lagin bateko banakoetan aztertzen dugun edozein nolakotasun da. Balioen arabera:
Kualitatiboak Aldagaiaren balioak ez dira zenbakiak, ezaugarriak baizik, hala nola sexua (emakumea edo gizona).
-
NEURRI ESTATISTIKOAK
Mediana Me letren bidez adierazten da, eta datuak ordenatu ondoren erdian dagoen datua da, edo erdiko bien batez bestekoa, datu kopurua bikoitia bada.
Moda Mo letren bidez adierazten da, eta gehien errepikatzen den datua (edo datuak) da, hau da, maiztasun absolutu handieneko datua.
Bataz besteko aritmetikoa X letraren bidez adierazten da, eta datu guztien batura guztizko datu kopuruarekin zatitzean lortzen den zenbakia da.
Ibilartea R letraren bidez adierazten da, eta datu handienari datu txikiena kenduta lortzen den zenbakia da.
GRAFIKO ESTATIKOAK
Sektore diagrama bat zirkulu bat da, zenbait sektorez osatua, non sektore bakoitzak aldagaiaren balioetako bat adierazten baitu. Diagrama horrek edozein motatako aldagaiak adierazteko balio du. Sektoretan zatituko dugu:
Sektore baten zabalera, hau da, dagokion angelua, adierazten duen datuaren maiztasunarekiko proportzionala da.
-
-
Barra diagrama bat datu bakoitza eta haren maiztasuna barra baten bidez adierazten duen grafikoa da. Balio gutxi hartzen dituzten aldagai kualitatiboen eta aldagai kuantitatibo diskretuen maiztasunak adierazteko erabiltzen da.
-
-
MAIZTASUNAK
Maiztasun erlatiboa Maiztasun absolutuaren eta datu kopuru osoaren arteko zatidura da. Honela adierazten da: hi.
Maiztasun absolutu metatua Datua baino txikiagoak edo haren berdinak diren balioen maiztasun absolutuen batura da.
-
Maiztasun erlatibo metatua Datua baino txikiagoak edo haren berdinak diren balioen maiztasun erlatiboen batura da.