Sexu-harremanetan kutsatzen dira horrelako gaixotasunak, larruazaleko zaurien bidez; genitaletako, ahoko edo uzkiko mukosetako lesioen bidez; eta gorputzeko fluidoen bidez (semena, listua, umetoki-lepoko eta baginako jariakinak, odola, gernua eta gorozkiak). Hala ere, gaixotasunak ezagutzen baditugu, haiek ez harrapatzeko neurriak har ditzakegu.
Genitalen inguruan sintoma lokalak izatea STG bat dugun adierazgarria izan daiteke. Honako hauek dira sintomak:
Jariakin zurixkak zakiletik edo baginatik kanpora, ohiko jarioekin zerikusirik ez dutenak. Horixe gertatzen da gonorrea edo kandidiasia badugu.
-
-
Mina, azkura edo erresumina genitaletan edo pixa egiterakoan.
Batzuetan, sintoma horiekin batera, orokorrak ere agertzen dira, hala nola sukarra, apetitu falta eta nekea.