Adibidean, lehenengo argazkian, gasaren tenperatura bikoiztu dut 300 kelvinetatik (K), 600 kelvinetara, eta presioa ere bikoiztu egin da, 20 atmosferetatik (atm) 40 atmosferetara. Eta bigarren argazkian 300 kelvinetatik tenperatura 150 kelvinetara jaitzi dut eta presioa 20 atmosferetatik 10 atmosferetara jaitzi da. Gasak asko hoztean, gas dentsoagoak edo likido egoera sortzen dira.