Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Haurdunaldia, image, image, image, image, image - Coggle Diagram
Haurdunaldia
Informazioa
Haurdunaldian ernalketatik haurtxoa jaio artean izaten diren aldaketen multzoa da.
Faseak
Aldaketak osatzen ari den haurtxoak eta emakumezkoak dituzte. Ondorengo sintomek emakumezkoari haurdun dagoela adierazten diote: ez du hilekorik, bai ordea, zorabioak eta okadak, goizeko lehen orduetan, batik bat.
Haurdunaldia bederatzi hilabetekoa da. Lehen hiru hilabeteetan, osatze bidean den haurtxoari enbrioia esaten zaio. Hirugarren hiletik aurrera, organoak eratuta ditu, eta umekia deitzen zaio.
Ernaldutako obulua umetokiko paretan kokatzeb denean, plazenta izeneko organoa eratzen da. Plazentaren eta umekiaren arteko lotura zilbor-hestea da. Zilbor-hestetik umekiak bizitzeko behar dituen elikagailak eta oxigenoa jasoko ditu, amaren odoletik.
Lehen hiru hilabeteetan, haurdunaldia ez da kanpotik hautematen. Haurtxoa eta plazenta pixkanaka-pixkanaka hazten dira, eta amaren sabela handituz joaten da. Ugatzak ere hazi egiten zaizkio edoskitzeko prestatzen ari baitira.
Laugarren hilean umetokiak osatuta ditu organo guztiak.
Bederatzigarren hilean haurtxoak 50 zentimetro eta 3.300 gramo izaten ditu, gutxi gorabehera. Erabat osatuta, jaiotzeko prest dago.
Umetoki barruko organo edo aparatuak
Plazenta
Likido amniotikoa
Zilbor-hestea
Umetokia
Bagina