Haurdunaldia 9 hilabetekoa da. Lehen hiru hilabeteetan, osatze bidean den haurtxoari enbrioia esaten zaio Hirugarren hilabetetik aurrera, , organoak eratuta ditu, eta umekia deitzen zaio.
Ernaldutako obulua umetokiko paretan kokatzen denean, plazenta izeneko organoa eratzen da. Plazentaren eta umekiaren arteko lotura zilbor-hestea da. Zilbor hestetik umekiak bizitzeko behar dituen elikagaiak jasotzen ditu, amaren odoletik.
Umetokiaren barruan, umekia likido amniotikoz inguraturi hazten da. Likido horrek babestu egiten du.