Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Haurdunaldia eta edoskitzea - Coggle Diagram
Haurdunaldia eta edoskitzea
Aldaketak osatzen ari den haurtxoak eta emakumezkoak dituzte. Ondorengo sintomek emakumezkoari haurdun dagoela adierazten diote; ez du hillekorik, bai ordea, zorabioak eta okadak, goizeko lehen orduetan, batik bai.
Lehenengo hiru hila beteak
Haurdunaldia 9 hilabetetakoa da. Lehen hiru hilabeteetan, osatze bidean den haurtxoari enbrioia esaten zaio. Hirugarren hiletik aurrera, organoak eratuta ditu eta umekia deitzen zaio.Haurdunaldia ez da kanpotik hautematen. Haurtxoa eta plazenta.
Laugarren hilabetea
Laugarren hilean umekiak osatuta ditu organo guztiak.
Hasiera batean, enbrioia txiki-txikia da, honar pikor baten parekoa. Hirugarren hilean haurtxoaren gorputzaren atal guztiak hautematen dira: burua, oinak eskuak... baita azazkalak ere.
Bederatzigarren hilabetea (azkena)
Bederatzi hilean haurtxoak 50 zentimetro eta 3.300 gramo izaten ditu, gutxi gorabehera. Erabat osatuta, jaiotzeko prest dago.
Ernaldutako obulua umetokiko paretan kokatzen denean, plazenta izeneko organoa eratzen da. Plazentaren eta umekiaren arteko lotura zilbor-hestea da. Zilbor-hestetik umekiak bizitzeko behar dituen elikagaiak eta oxigeoa jasoko ditu amaren odoletik. Umetokiaren barruan, umekia likido amoniotikoz inguraturik haziko da. Likido horrek babestu egiten du.
Erditzea
Erditzean, haurtxoa amaren baginatik irteten da kanpora
Erditzearen hasieran, amak umetokia erritmikoki uzkurtzen aridela hautemango du. Uzkurtze hori gertatzen da haurtxoa bagina aldera bultzatzeko. Amak lagundu egiten du umea jaiotzeko, sabelaldeko muskuluen bidez indarrez bultzatzen baitu.
Haurtxoa jaio denean, zilbor-hestea mozten zaio. Zilborra, hain zuzen ere, zilbor-hestearen eta haurtxoaren arteko loturaren adierazgarria da. Erditzea plazenta kanporatzen denean amaitzen da.
Edoskitzea
Haurtxoek, bizitzako lehen hilabeteetan, esnea hartzen dute soilik-soilik. Esnea amarena izan daiteke, edo bestela, artifiziala.
Esne artifiziala
Esne artifiziala behi esnea da, baina aldatu egiten da haurtxoek har dezaten. Esne horrek behi esneak baino grasa gutxiago eta bitamina gehiago ditu. Hala ere, esne artifizialak ez ditu haurtxoak gaixotasunetatik babesten.
Amaren esnea
Amaren esnea oso ona da, haurtxoak behar dituen elikagai guztiak dituelako. Horrez gain, beste substantzia batzuk ere baditu, haurtxoa zenbait gaixotasunen aurrean babesten duten substantziak; adibidez, katarrotik babesten dutenak. Substantzia horiek amren gorputzean sortzen dira. Horregatik amaren esnea da onena haurtxoen osasunerako.