ERNALKETA
Atalak
Obulua
Burua
Mintza
Isatza
Nukleoak
Espermatozoidea
Zer behar da?
Haurtxoak garatzeko, gizonezkoen zelula batek (espermatozoidea) eta emakumezkoen zelula batek (obulua) bat egin behar dute. Bizelula horien bat egiteari ernalketa esaten zaio.
Obuluak emakumezkoen zelula sexualak dira
Neskak jaiotzen direnean, obarioetan jada obulu pila bat dute
Baina obulu horiek pubertarora arte ez dira heltzen.
28 egunetik behin, gutxi gorabehera, obulu bat heltzen da obario batean(hurrengo hilean bestean)
Obulua obarioetatik irten eta umetokira joaten da falopioren tronpan zehar
Umetokitik, obulua kanporaldera irteten da, odol pixka batekin batera. Odoljario txiki horri hilekoa esaten zaio.
Lehen hilekoa pubertaroan izaten da.
Espermatozoideak gizonezkoen zelula sexualak
Ugalketan aritzen diren zelulak
Espermatozoideak txiki txikiak dira. Buru txikia dute eta istsa ere bai; lekualdatzeko, isatsa mugitzen dute.
Espermatozoideak etengabe sortzen dira barrabiletan, pubertarotik aurrera
Espermatozoideak barrabileetatik irten eta hodi diferenteetan eta uretran zehar joan ondoren, kanpoaldera irteten dira zakiletik.
Bide horretan, semen besikulek eta prostatak sorturiko substantzia batzuekin nahasten da
Horrela semen izeneko likidoa eratzen da. Semena espermatozoideen elikagaia eta garraioa da
Ernaketa obuluaren eta espermatozoidearen bat egitea da
Ernalketa emakumezkoen ugaltze aparatuko Falopioren tronpetan gertatzen da
Obulu bat heltzen denean, obariotik irten eta Falopioren tronpara joaten da
Bide horretan espermatozoide batekin bat egiten badu, ernalketa gertatuko da.
Ernalketa gerta dadin, espermatozoideek emakumezkoen tronpetara iritsi behar dute. Hori kopulan gertatzen da
Tronpan, espermatozoide bat obuluaren barruan sartuko da. Ernaldutako obulua umetokira joan eta umetokiaren paretan kokatuko da. Pixkanaka hazi eta aldatu egingo da, haurtxo bihurtu arte.