Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ALDAKETA MATERIAN image - Coggle Diagram
ALDAKETA MATERIAN
John Dalton zientzialariak bere teoria atomikoa eman zuen 1803an
Elementu kimiko batean, atomo guztiak berdinak dira, eta beste edozein elementu kimikoren atomoen desberdinak.
Konposatu bat proportzio finkoan konbinatzen diren bi elementuren edo gehiagoren atomoz osatuta dago.
Materia osoa atomo izeneko partikula zatiezinez eta oso txikiz osatuta dago.
Elementu kimikoak:
Ehun elementu kimiko baino gehiago ezagutzen ditugu: 118
Taula periodiko edo sistema periodiko. Zazpi ilaratan (periodoak) eta hamazortzi zutabetan (taldeak) ageri dira.
Atomo isolatuak
Naturan isolatuta dauden atomo bakarrak taula periodikoko 18. taldeko elementuenak dira.
helioa (He), neona (Ne), argona (Ar), kriptona (Kr), xenona (Xe) eta radona (Rn)
Gas geldoak deritze.
Molekulak:
Molekulak beti proportzio berean konbinatzen diren atomo berdinen edo desberdinen multzoak dira
Substantzia bakun molekularrak: Molekulak elementu beraren atomoz osatuta daude.
Konposatu molekularrak: Molekulak bi elementuren edo gehiagoren atomoz osatuta daude.
Kristalak oso atomo kopuru handia era ordenatuan biltzen duten solidoak dira.
Substantzia bakun kristalinoak:
Elementu beraren atomoek osatutako solidoak dira.
Konposatu kristalinoak:
Proportzio finkoan dauden bi elementuren edo gehiagorenatomoz osatutako kristal-solidoak dira.
Aldaketa fisikoak eta kimikoak
Aldaketa fisikoak materiaren izaera eraldatzen ez duten aldaketak dira.
Aldaketa kimikoak materiaren izaera eraldatzen duten aldaketak dira
.
Erreakzio kimikoak:
Erreakzio kimikoetan, substantzia batek edo gehiagok erreakzionatzen dute, eta beste substantzia batzuk eratzen dira
Erreakzionatzen duten substantziak erreaktiboak eta lortzen direnak, berriz, produktuak.
Talken teoria
Talken teoriaren arabera, erreakzio bat gertatuko bada, erreaktiboen partikulek eraginkortasunez egin behar dute talka
Energia eta orientazio egokia behar da.
Erreakzio baten abiaduran eragina duten faktoreak
Tenperatura
Erreaktibo baten edo biren kontzentrazioa
Ukipen-azalera
Katalizatzaileak
Materia eta materialak
• Materiala: objektuak egiteko prestatutako materia da.
• Lehengaia: materialak egiteko erabiltzen den materia da.
• Material naturalak: naturan daudenak dira
• Material sintetikoak: naturan ez daudenak dira