Materia eta materialak
Irakurtzen ari zaren liburua paperez eginda dago; leihoko kristala, beiraz, eta markoa, zurez, metalez edo PVCz; boligrafo bat, plastikoz; jertse bat, artilez; eta kirol-jertse bat, kotoiz. Papera, beira, zura, metala, plastikoa, artilea eta kotoia objektuak egiteko erabiltzen diren material batzuk dira.
• Lehengaia: materialak egiteko erabiltzen den materia da.
Adibidez, papera egiteko zura.
• Material naturalak: naturan daudenak dira. Haiek erabiltzeko, aldaketa fisikoak eragin behar zaizkio lehengaiari.
• Materiala: objektuak egiteko prestatutako materia da.
Esaterako, koaderno bat egiteko papera.
• Material sintetikoak: naturan ez daudenak dira. Haiek lortzeko, aldaketa kimikoak eragin behar zaizkio lehengaiari. Adibideak: plastikoak eta beira.