Materia eta materialak
Irakurtzen ari zaren liburua paperez eginda dago; leihoko kristala, beiraz, eta markoa, zurez, metalez edo PVCz; boligrafo bat, plastikoz; jertse bat, artilez; eta kirol-jertse bat, kotoiz.
• Materiala: objektuak egiteko prestatutako materia da.
Esaterako, koaderno bat egiteko papera.
• Lehengaia: materialak egiteko erabiltzen den materia da.
Adibidez, papera egiteko zura.