Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
LOKOMOZIO APARATUA - Coggle Diagram
LOKOMOZIO APARATUA
-
GIZA GORPUTZA
HEZURRAK
Hezurrek 2 funtzio betetzen dituzte, 1: Gorputzari eusten diote eta forma ematen. 2: ahulak diren organoak kanpoko erasoetatik babesten dituzte.
MUSKULUAK
zuntzez osatuta daude eta elastikoak dira. Uzkurtu eta luzatu egiten dira eta ondoren, berezko forma hartzen dute berriz ere.
KARTILAGOA
Kartilagoak bigunak eta malgunak dira. Kartilagoak hezur batzuen muturrean daude, adibidez, sudurrean. Badira hezurren arteko kartilagozko geruzak ere. Lotura gune horiek giltzadurak dira eta hezurren arteko marruskadura eta hezurren higadura eragotzen dute. Beren funtzioetako bat eskeletoari mugikortasuna ematea da.
FUNTZIOA
Lokomozio-aparatua giza gorputza mugitzea ahalbidetzen duen aparatua da. Barneko organoak babesten ditu berak ere, eta azalak estaltzen du bera, kanpoaldetik zainduz.
Gizakiok mugimendu asko egiten ditugu. Horietako asko borondatezko mugimenduak dira eta garunak ematen ditu aginduak. Dena den, badira oharkabeko mugimenduak ere eta horiek aldiz gorputzak egiten ditu. Era guztietako mugimenduak egiteko hezurrak, muskuluak eta giltzadurak behar dira.