(aho fasea)>Ahoan janaria sartzean, mastikatu egiten dugu, eta listuarekin nahastuz janari bola bat sortzen da. Bola hori faringetik eta heste-gorritik zehar urdailera iristen da. (urdail fasea)>Urdaileko paretek jariatzen dituzten urin gastrikoek proteinak eta karboidratoak desegiten dituzte eta aia moduko ore bat sortzen dute.(heste-fasea)>Ore hori piloroa zeharkatu ondoren heste-meharrera igarotzen da, ore hori heste-meharrean sartu orduko gibelak beazun besikulan pilatu dituen urinekin eta arearekin nahastu ondoren deskonposatzen da. Hesteen paretek heste-urina izeneko beste urin bat isurtzen diote, orearen nutrienteak edo mantenugaiak bereizi arte. Nutrienteak odolera igarotzen dira heste-meharrean dauden zain kapilarren bidez, ondakinak berriz heste-lodira igarotzen dira. Bertan ura eta gatz mineralak surgatzen zaizkie, eta geratzen den ondakin solidoa uzkitik kanporatzen da.