Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ARNAS APARATUA, image, Screenshot 2021-02-08 at 21.59.41 - Coggle Diagram
ARNAS APARATUA
Faseak:
Ahoa/sudurzuloak
Hauek bietatik sartzen da arnasa, arnasa hartzean, oxigenoa sartzen da barrura.
Sudurzuloak:
Hobe da sudurretik hartzea arnasa, izan ere, gure sudurraren barnealdea ilez eta mukiz beterik dago, horrela, aireak daramatzan hautsa eta zikinkeriak bertan gelditzen dira.
Faringea:
Ahotik eta sudurzuloetatik doazen bideak faringean elkartzen dira, (eztarrian).
Laringea:
Laringea, faringea baino piska bat beherago dago kokatuta. Bertan daude komunikatuta
Arnas aparatua
eta
digestio aparatua.
Baina hortik aurrera banatu egiten dira: likagaiek esofago edo estegorritikk jarraitzen dute, urdailera, eta airea trakea edo zintzurrestetik biriketara joaten da.
Beraz, bi bidetan banatzen da, batetik janaria pasatzen da, eta bestetik arnasa. Jaterakoan, arnas bidea itxi egiten da, baina batzutan, ez da ondo ixten, eta janaria arnas bidera joaten da.
Orduan, eztulka hasten gara, eta horri
kontrako eztarrira
joan zaigula esaten diogu. Epiglotisari esker, hasten gara eztulka.
Trakea:
Trakea, eraztunez osaturiko hodi bat da,
Trakeatik zehar airea biriken parera iristean, trakea bronkio izeneko bi adarretan banatzen da.
Bronkioa:
Bronkioetatik airea biriketara iristen da.
Birikak:
Birikak bular kaiolan daude.
Omoplatoek, sahiets hezurrek eta bularrezurrek babesten dituzte birikak.
Birikak, Pleura mintzak biltzen ditu, horrela, kanpoko erasoetatik (infekzioak, gaixotasuak, etab.) babesten gaitu.
Diafragma:
Diafragma, biriken behaldean dago. Honek, arnasketan laguntzen du, uzkurtuz eta zabalduz.
Albeoloak:
Albeoloetan gertatzen da gas trukea. Oxigenoa albeoloetara sartzen da, hau odol kapilarrez osaturik dagoenez, oxigenoa odolera, etab. joaten da.
Zeluletan mantenugaiak erretzean, karbono dioxidoa sortzen da, hau globuxka gorrietatik berriz albeoloetara pasatzen da.
Orain albeoloetan dagoen karbono dioxidoa arnasa botatzean, kanporatu egiten dugu.