Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
biosfera - Coggle Diagram
biosfera
-
Esklusiboki izaki bizidunek dituzten gaiak dira. Badute ezaugarri nagusi bat: gai horien konposizioan, funtsezko tokia betetzen duk karbonoak.
-
• Gluzidoak. Azukre ere esaten zaie, eta glukosa da horietako bat. Energia ematen dute.
• Lipidoak, hala nola koipeak eta kolesterola. Energia-erreserba osatzen dute, eta zelula-mintzaren zati dira.
• Proteinak. Askotarikoak izan daitezke. Prozesu askotan parte hartzen dute, egitura-funtzioetan nagusiki.
• Azido nukleikoak. Ezagunena DNA da. Ondoretasunari buruzko informazioa biltzen dute, ondorengoei transmititzeko.
-
Biosfera Lurrean bizi diren izaki bizidun guztien multzoa da. Izaki bizidunek badituzte zenbait ezaugarri orokor:
• Gai organikoz osatuta daude izaki bizidunak. Bizidunen osagai kimikoak, karbono elementu kimikoan oinarriturik daude.
• Izaki bizidun guztiek hiru bizi-funtzio nagusi betetzen dituzte: elikatu, erlazionatu eta ugaldu egiten dira.
• Zelula da bizia duen oinarri-oinarrizko forma. Organismo batzuk zelulabakarrak dira, hots, zelula bakarrak osatuak, beste batzuk zelulaniztunak dira, zelula anitzez osatuak.
-
Beren konposizioan karbonorik ez duten gaiak dira, edo karbonoa oso kantitate txikian dutenak. Izaki bizidunengan, hauek nabarmentzen dira;
• Ura. Hauxe da ugariena izaki bizidunen konposizioan. Funtsezkoa da, erreakzio kimiko guztiak uretan gertatzen baitira eta barruko jariakin guztien osagai baita. Askotariko funtzioak betetzen dituzte jariakin horiek, gaien barne-garraioa, esate baterako.
• Gatz mineralak. Barruko jariakinetan disolbatuta ager daitezke, edota egitura solidoen osaketan, hala nola maskor, hezur eta hortz-haginetan.
-
Izaki bizidunen konposizioan, hogeiren bat elementu aurki ditzakegu. Horietako gehienak oso kantitate txikietan daude. Izaki bizidunen osagai diren elementu nagusiak karbonoa, hidrogenoa, nitrogenoa eta oxigenoa dira. Materia organikoen osagai arruntenak horiexek direnez, bioelementu esaten zaie.
Elementu horiek guztiak elkarrekin konbinatzen dira izaki bizidunengan: eta gaiak osatzen dituzte. Gai horiek inorganikoak eta organikoak izan daitezke.
Bizi funtzioak
Izaki bizidunen bizi-funtzioak elikadura, erlazioa eta ugalketa dira. Horiei esker jarraitzen dute bizirik.
-
-