Linux nukleoan oinarritutako software banaketa bat da, erabiltzaile talde zehatz baten beharrak asetzeko software pakete jakin batzuk barne hartzen dituena, honela, etxe, enpresa eta zerbitzarientzako edizioak sortuz. Oro har, software librez osatuta daude, nahiz eta askotan aplikazio edo kontrolatzaile jabeak dituzten.