Linux nukleoan oinarritutako software-banaketa bat da, erabiltzaile-talde jakin baten beharrak asetzeko software-pakete jakin batzuk dituena, eta, horrela, etxeko, enpresako eta zerbitzarientzako edizioak sortzen dira. Oro har, software librez osatuta daude, osorik edo gehienbat. Dena den, askotan, jabeak egindako aplikazio edota kontrolatzaile izaten dituzte.