Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
HARDWARE COMPONENTES INTERNOS - Coggle Diagram
HARDWARE COMPONENTES INTERNOS
osagaiak:
Oinarrizko plaka
Mikroprozesadorea
Disipadoreak
Memoriak (RAM/ROM)
Elikatze iturria
Txartel grafikoa
Sistema informatikoa:
• Sarrera periferikoak
• PUZ-a
• Biltegiratze unitateak
• Irteerako periferikoak
Oinarrizko plaka: :
• Sarrera periferikoak
• PUZ-a
• Biltegiratze unitateak
• Irteerako periferikoak
Puz:
Ordenagailuaren garuna dela esan dezakegu; beste aleei agintzen
die eragiketak burutzeko informazioa prozesatzeko.
Egile ospetsuenak: Intel, AMD eta Apple.
Mikroprozesadore baten ezaugarririk garrantzitsuena maiztasuna
da eta hertzioetan (hz) neurtzen da. Segunduko zenbat eragiketa
burutzeko gai den adierazten du.
Adibidez: 500Mhzko mikroprosatzailea segundu baten 500 milioi
eragiketa egiteko gai da. 3GHzko batek, 3.000 milioi eragiketa
egingo ditu segunduko.
Dispadoreak:Prozesadoreari tenperatura hobea izaten lagun diezaiokegu disipadorearen bitartez.
Memoriak:
Datuak eta aginduak gordetzen dituzten aleak dira.
Datu eta agindu horiek beharrezkoak dira mikroprozesadoreak beste atalek
informazioa prozesatu ahal izateko.
Bi mota daude:
Ram:
Hemen gordetzen diren datuak aldatu daitezke baina ordenadoreak
itzaltzerakoan galduko dira. Hau dela eta, datuak disko gogorrean gorde behar
ditugu ordenadorea itzali baino lehen.
Aplikazio bat edo artxibo bat zabaltzen dugunean, gordeta dauden tokitik RAM
memoriara kopiatzen dira.
RAM memoriaren funtzionalitatea:
Programa bat instalatzen dugunean, adibidez Word, disko gogorrean programa hori
exekutatzeko beharrezkoak diren datu guztiak jartzen ditugu. Instalatu ostean Word
exekutatu nahi badugu, beharrezkoa dugu Word programa kargatzea. Eta non
kargatzen da? RAM memorian.
CACHE MEMORIA:RAM-aren antzekoa da baina azkarragoa eta mikroprozesatzaileak
gehien erabiltzen dituen datuak gordetzen duena.
ROM:.
memorian gordeta dauden datuak erosterakoan bertan datoz eta
ezin ditugu aldatu.
Ordenadorea abiarazteko beharrezko informazioa dauka eta horregaitik
ezin da aldatu (BIOSa adibidez honela gordeta dago).
Zokaloak: oinarri plakan daude. Bertan RAM memoriak txertatzeko.
Zokalo libre = memoria handitzeko aukera.
KOMUNIKAZIOA:
Atal eta gailu ezberdinen arteko komunikazioa ahalbideratzeko busak eta konekzio
portuak erabili behar ditugu.
BUSAK ETA HEDAPEN ZIRRIKITUAK
Busak oinarrizko plakako ale guztiak komunikatzeko beharrezkoak dira. Hau da,
PUZ memoriarekin eta sarrera/irteerako gailuekin komunikatzen ditu.
Hedapen zirrikituak, txartelak plakara konektatzeko balio dute (soinu txartela,
bideo txartela, sare txartela, ea).
PORTUAK:
Konexio portuak
• Paralelo, LPT: seriekoek baino informazio gehiago transmiti dezakete aldi berean.
Normalean, inprimagailuak konektatzeko erabiltzen dira. Ataka paraleloak LPT1, LPT2 eta abar
izendatzen dira. Ordenadore berrietan ez dugu honelako konekzio porturik aurkitzen.
• Serie, PS2 : sagua eta teklatua konektatzeko. Abiadura txikikoak. Serieko atakak COM1, COM2
eta abar izendatzen dira. Ordenadore berrietan ez dugu honelako konekzio porturik aurkitzen.
•FIRE WIRE: oso azkarra (kamera digitalak eta argazki kamerak konektatzeko).
• Sare portua
• VGA \ DVI: Monitorea konektatzeko edo bideo irteera (proiektorea konektatzeko adibidez)
•HDMI: Kalitate handiko bideo eta soinurako.