Linux sistema eragile bat instalatzeko erraztasunak ematen dituen aplikazioen sorta da. Linux nukleoan oinarritutako software-banaketa bat da, erabiltzaile-talde espezifiko baten beharrak asetzeko software-pakete jakin batzuk barne hartzen dituena, horrela etxeko, enpresako eta zerbitzarientzako edizioak sortuz. Oro har, software librez osatuta daude, osorik edo gehienbat, baina, askotan, aplikazio edo kontrolatzaile jabeak izaten dituzte.