Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Gaia Finantzen Osasuna, Formula:
Lortu : inbertitu x100
Emaitza:
…
INBERTSIOAK
Inbertsioa: etorkizunean diru gehiago lortzeko asmoz diruari ematen zaion erabilera da. Inbertsioen helburua errentagarritasuna eta aurrezkia konbinatzea da.
Aurrezkiari esker, dirua izaten dugu helbururen baterako edo larrialdi-funts baterako. Erabiltzen ez dugun bitartean, aurrezki horri errentagarritasuna ateratzen saiatu gaitezke eta horretarako inbertsioak daude.
INBERTSIOEN SAILKAPENA
Segurtasunaren arabera: Inbertsio orok du espero baino diru gutxiago eskuratzeko arriskua; eta gerta daiteke dirua galtzea ere. Arriskua zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta seguruagoa da produktua, eta alderantziz.
Errentagarritasunaren arabera: Hasierako inbertsioaren aurrean erekin gehigarriak lortzeko gaitasuna da.
Likideziaren arabera: Inbertsio batek diru bihurtzeko duen gaitasuna da. Likidezia askoko inbertsioak interesgarriak dira inbertsiogileak dirua eskura erraz izan nahi badu.
-
-
-
-
ZORRAK
Gure sarrerak edo aberastasuna edozein izanda ere, oso zaila da bizitza osoan zehar dirurik ez eskatzea (maileguak adibidez), izan ere, bizitzan zehar gastu handiak egon daitezke.
Zorra etorkizuneko ordainketa-obligazioa da gaur egungo kontsumoa bideratzeko. Zorpetuz gero , dirua eskuragarri daukagu momentuan eta horrela gure erosketa ahalmena handitu egiten da. Hala ere, diru hori, etorkizunean itzuli behar da eta batzuetan kostu gehigarriekin (interesak)
ZORRAREN KUDEAKETA
maileguaren kostu osoa neurtzeko, urteko tasa baliokidea (UTB) erabiltzen da.
Urteko tasa baliokidea (UTB) mailegu baten kostu osoa neurtzen duen adierazlea da. Kostu guztiak hartzen ditu aintzat.
MAILEGUA
Zorpetzen garenean, normalean mailegu baten bidez egiten da. Horregatik maileguaren ezaugarriak zeintzuk diren jakitea garrantzitsua da.
Mailegu-kontratua mailegu bat dagoenean sortzen da. Honen bidez, mailegu emaileak (normalean finantza erakunde bat) diru-kantitate bat jartzen du mailegu-hartzaile baten esku, eta hitzartutako baldintza batzuk zehaztuz itzuli beharko du dirua.
ZORRIK OHIKOENAK
Beste saltoki batzuen txartelak: Kreditu txartelen funtzionamendu berdina dute, baina denda zehatz batzuek emandako finantzazioa da. Adibidez: El Corte Ingles.
-
Mailegu pertsonalak eta kontsumorakoak: Kontratu ohikoenak dira. Gastu jakin baterako erabiltzen dira: autoa, bidaia, ikasketak, etab.
Hipoteka maileguak: Etxearen erosketari lotutako maileguak dira. Etxeak berak babesten du honen ordainketa.
Kreditu azkarrak: Kopuru gutxiko kredituak dira eta bost urtean baino gutxiagoko epean itzultzen dira. Interes oso altua dute.
Banku-kontuko zorpekoak: Zenbaki gorriak ere esaten zaie. Bankuko kontuan dugun dirua baina gehiago gastatzen dugunean sortzen diren zorrak dira.
-
ASEGURU-KONTRATUA
Asegurua kontratu bat da, eta haren bidez, aseguru-etxeak hirugarren bati kalte-ordainak emateko konpromisoa hartzen du kontingentzia edo ezbeharren bat gertatzen bada, eta trukean, prima bat jasotzen du. Bi multzo handietan banatzen dira aseguruak: pertsona-aseguruak eta kalteen aurkako aseguruak.
PERTSONA ASEGURUAK
Bizitza aseguruak: Pertsonen bizitzetan izaten diren zenbait gertaeraren ondorio ekonomikoak leuntzeko kontratatzen dira. Halako aseguruen kontraturik ohikoenetan, aseguratzaileak hitzartutako diru-kopurua ordaindu behar izaten dio onuradunari, aseguratua hiltzen bada.
Beste pertsona aseguru batzuk. Gorputz eta osasun egoerari eragiten dioten zenbait egoerari lotutako gastuak estaltzen dituzte.
-
-