Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
6.Gaia: Finantza Osausana, Screenshot 2023-02-03 12.31.11 - Coggle Diagram
6.Gaia: Finantza Osausana
Inbertsioak: Aurrezkiari esker, dirua izaten dugu helbururen baterako edo larrialdi-funts baterako. Erabiltzen ez dugun bitartean, aurrezki horri errentagarritasuna ateratzen saiatu gaitezke eta horretarako inbertsioak daude.
1.1. Inbertsio sailkapena
Segurtasunaren arabera: Inbertsio orok du espero baino diru gutxiago eskuratzeko arriskua; eta gerta daiteke dirua galtzea ere. Inbertsio seguruak = errentagarritasun txikia / Inbertsio ez seguruk = errentagarritasun handia izan daiteke
Errentagarritasunaren arabera: Hasierako inbertsioaren aurrean erekin gehigarriak lortzeko gaitasuna da.
Likideziaren arabera: Inbertsio batek diru bihurtzeko duen gaitasuna da. Likidezia txikia = ondasun horri asko kostatzen denean (etxe bizitza,kotxea,terrenoa…) / Likidezia handia = ondasun horri saltzen gutxi kostatzen zaionean (boligrafoa,arropa,motxila…)
1.2. Errenta finkoko baloreak: Errenta finkoko produktuek aurrez ezarritako errentagarritasuna ematen dute, eta inbertitutako dirua epe jakin batean itzultzen dute.
Altxorren letrak: 3, 6, 12 eta 18 hilabete
Bonuak: 3 eta 5 urte
Obligazioak: 10, 15 eta 30 urte
1.3. Errenta aldakorreko baloreak: Ez du aurrez finkatutako errentagarritasunik ematen, eta inbertsioaren epea ere zehaztu gabe egoten da.
1.4. Inbertsio funtsak: Inbertsio guztiek dute arriskua, baita estatuek bermatutakoak ere. Hori dela eta, hirugarren produktu bata dago: inbertsio-funtsak.
1.5. Inbertsio arriskuak: Inbertsioen arriskua murrizteko bi irizpide erabiltzen dira: dibertsifikazioa eta ratinga.
Rainga: Inbertsioaren segurtasuna neurtzen duten adierazleak dira.
Dibertsifikazioa: Gure inbertsioen arriskua gutxitzeko modurik eraginkorrena da.
Zorrak: Etorkizuneko ordainketa-obligazioa eta gaur egungo kontsumoa bideratzeko
2.1. Zorraren kudeaketa: Utzi diguten diru kantitatea eta diru hori erabiltzeagatik sortzen diren kostu gehigarriak (interesak %).
2.2. Mailegua: Mailegu-kontratua mailegu bat dagoenean sortzen da. Honen bidez, mailegu emaileak (normalean finantza erakunde bat) diru-kantitate bat jartzen du mailegu-hartzaile baten esku, eta hitzartutako baldintza batzuk zehaztuz itzuli beharko du dirua.
2.3. Zorrik ohikoena
Hipoteka maileagua: Etxearen erosketari lotutako maileguak dira. Etxeak berak babesten du honen ordainketa.
Mailegu pertsonalak eta kontsumorakoak: Kontratu ohikoenak dira. Gastu jakin baterako erabiltzen dira: autoa, bidaia, ikasketak, etab.
Kreditu-txartelak: Bankuei egin beharreko ordainketak hilabete batean atzeratzen datza.
Beste saltoki batzuen txartelak: Kreditu txartelen funtzionamendu berdina dute, baina denda zehatz batzuek emandako finantzazioa da.
Banku-kontuko zorpekoak: Zenbaki gorriak ere esaten zaie. Bankuko kontuan dugun dirua baina gehiago gastatzen dugunean sortzen diren zorrak dira.
Kreditu azkarrak: Kopuru gutxiko kredituak dira eta bost urtean baino gutxiagoko epean itzultzen dira. Interes oso altua dute.
Aseguru-kontratua: Pertsonen bizitzan beti dago arriskuren bat, arlo profesionalean nahiz pertsonalean, horregatik, arrisku horietatik babesteko, aseguruak kontratatzen dira.
3.1. Pertsonen aseguruak
Bizitza aseguruak
Beste pertsona aseguru batzuk
Istripuak
Gaixotasunak
Osasun-arreta
Ehorzketa gastuak
3.2. Kalteen aurkako aseguruak
Etxebizitza-asegurua
Motordun ibilgailuen nahitaezko asegurua
Erantzukizun zibileko asegurua