METALAK: Mineralak transformatuz lortzen dira. Gizakiak milaka
urte daramatza metalak erabiltzen. Metalek dituzten ezaugarrien artean dago zurak bezala erresistentzia mekaniko handia dutela. Plastikoa bezala, material oso moldagarria da, bero handia emanda biguntzen baitira eta nahi den forma eman ahal zaie. Metalak ere iraupen handiko materiala dira. Zura eta plastikoak ez bezala, metalak bero eta elektrizitate-eroale onak dira; horregatik, elektrizitatea, beti, metalezko kableen bidez garraiatzen da. Metalak duen desabantaila nagusia da material garestia dela, mineraletik metala lortzea prozesu konplexua delako. Metalen produkzioa industria siderurgikoan egiten da.