Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
PROGRAMEN EBALUAZIORAKO HASTAPENAK, Ikerketa honetan Erresuma Batuan,…
PROGRAMEN EBALUAZIORAKO
HASTAPENAK
CEMBRANOS, 1988
Programa sozialen ebaluazioaz irakurtzeko...
LITERATURA
Hegoamerikako gizarte-lanari buruzko obrak (Ander-Egg, Espinoza, etab.)
(ANDER-EGG, 1987)
Ebaluazioari buruzko egiten diren planteiamenduak, kasu bakoitzean moldatu behar dira. Ikerketa zientifikoaren printzipioei begira, baina interbentzioaren praktikotasunari ere bai.
Iparamerikan hezkuntzari buruzko lanak izan daitezke iturririk nagusienak (Cembranos, 1988).
Zer da EBALUAZIOA?
"Gauza" (programa sozial) bati
balioa ematea
da.
WEISS, 1987
ANDER-EGG, 1984
FERNANDEZ BALLESTEROS, 1989
Ikerketa sozialaren era bat da. Programa sozialak giza-sisteman aldaketak produzitu nahi dituzte ekintza-sistemak dira. Ebaluazio-prozesua, ez da besterik, programei balioa emateko, ikerketa sozialaren teknikak erabiltzea baino. Balorazio horretara heltzeko ebaluatzeak deskribatzea eta adieraztea suposatzen du.
FERNANDEZ-BALLESTEROS, 1989
WEISS, 1987
Zer ebaluatzen dugu?
GAIA hauen artean egon daiteke
Programaren diseinuaren barneko trinkotasuna (idoneitatea).
Ea nahi liratekeen ondorioak lortu diren ala ez (efektibitatea).
Ea lortu diren erresultaduak "merezi duten" ala ez, kostuen arabera (efizientzia).
Ea programak balio duen, hasieran zegoen problemari irtenbide bat emateko (pertinentzia).
Ebaluazio bakoitza egiteko marko teorikoaren zabaltasun eta sakontasun maila ezberdinak behar dira:
Lehenengo kasuan zera hartu behar dugu kontutan: nola elaboratzen den programa bat.
Bigarren kasuan: Nola funtzionatzen duten programak giza-espazio edo komunitate konkretu batetan.
Beste bi kasuetan, arazo sozialei buruzko azterketa eta kontzeptuak behar dira.
Helburuak
Baldintzak
Arloak
3 fase nagusi
Elaborazioa
Inplementazioa
Ebaluazioa
6 area zehatzago
Elaborazio-prozesua.
Elaborazioaren produktua: programa (paperaren gainean).
Inplementazio-prozesua.
Inplementazioaren produktua: erresultaduak
Ebaluazio-prozesua.
Ebaluazioaren produktua: memoria.
Pausuak
Ebaluazioa
...
Inplementazioa
Informazioa lortzea.
Informazioaren eraketa eta analisia.
Ondorio adierazgarriak eta erabakitzeko orientabideen formulaketa.
Informearen erredakzioa.
Elaborazioa
Ebaluatzailearen hautaketa edo ebaluatzaileen ekipoaren osaketa.
Ebaluazioaren helburuen definizioa.
Ebaluazioaren gaia edo objektuaren definizioa.
Interesatzen zaizkigun area edo arloen hautaketa.
Marko teorikoaren formulazioa.
Hipotesien elaborazioa.
Adierazleen edo indikadoreen definizioa.
Baldintzen ezagupena.
Informazioa hartzeko eta prozesatzeko erabiliko den tekniken hautaketa edo prestakuntza.
Funtzioen banaketa eta ekintzen programazioa.
Errekurtsoen kalkuloa.
Marko teorikoa, hipotesiak eta adierazleak
(SIERRA, 1988)
Teoria
, ikerketa sozialaren garrantzizko elementu bat da, nolabait beronen jatorria, markoa eta amaiera da.
Hipotesiak
, egiaztatu ez diren, baina egiazta daitezkeen esaldiak dira. Gertatzen denaren adierazpen posibleak izaten dira. Marko teorikoarekin lotura logiko bat daukate, baina errealitatera hurbiltzen laguntzen gaituzte.
Horretarako,
indikatzaileak
eratu behar ditugu. Indikatzailea ebaluazio-erizpide bat ematen den ala ez esaten digun informazio-unitate bat da.
Teknikak
(CEMBRANOS, 1988)
Teknikak aukeratzeko elementu batzuk hartu behar ditugu kontutan:
Lortu nahi dugun informazio mota: iritziak, portaerak, etab.
Zergatik eta norentzat egiten den ebaluazioa.
Dauzkagun errekurtsoak (jendea, errekurtso teknikoak, dirua, etab.).
Denbora.
Programan ematen den egoera konkretua (ebaluazioa egiten den momentuan).
Obserbazioa
Kuestionarioak
Entrebista
Dokumentuen azterketa
Talde sesioak
Ikerketa honetan Erresuma Batuan, Italian eta Frantzian ezagutu ditugun programa batzuk aurkezten dira (konkretuki ahalurriak astialdian integratzeko programak) eta, ebaluazioari buruz landuko ditugun kontzeptu batzuk aurkezten dira.
Ebaluazioaren objektua edo gaia
. Programen ebaluazioaz mintzatzen garenean, behar dugun marko teorikoa ezberdina izango da ebaluazioaren objektuaren arabera.
Informazio signifikatiboa lortzea, aldaketa posiblei buruzko erabakiak hartzeko
. Hala ere, edozein ebaluazio baten azpian interes batzuk daude eta ebaluazio prozesu bakoitzaren helburu konkretuak interes horien adierazpen bat dira.
Inplikaturik dauden pertsonen kolaborazioa
da. Parte hartze positibo hau ez bada ematen, informazioa faltako zaigu eta ebaluazioaren erabilkortasuna dudatan jartzen da, jendeak ez baitio kasurik egingo.
Behatzea, zentzuak (bista batez ere) erabiltzea besterik ez da. Programa batetan parte hartzen dutenentzat hau da informazio iturririk nagusiena. Obserbazioaren problema obserbatzailearen pertzeptzioaren mugetan datza. Horien kontra obserbatzailearen konpetentziak jokatzen du. Horrez gain, laguntza teknikoak erabil daitezke (notak hartzeko, esate baterako) baina batzuk artifizialitatea gehitzen dute.
Kuestionario bat, galdera batzuren multzo egituratu eta sistematikoa da. Kuestionarioak aplikazio ezberdinetatik informazio mota berdina lortzeko balio du. Obserbazioa baino zeharkakoagoa da, informazioa ez baitugu guk zuzenki lortzen, pertsona batzuren bidez baizik.
Entrebista, pertsona bi edo gehiagoren arteko elkarhizketa bat da. Elkarrizketa horretan batek galdetzen du eta besteak erantzun egiten du. Pertsona hauek eskema batzuen arauera egiten dute elkarrizketa.
Programa baten ebaluazioa egiteko berorren produkzio dokumentala azterzea interesgarria da: estudioak, txostenak, fitxak, memoriak, urtekariak, argazkiak, pelikulak, etab.
Beste teknika bat, talde egoerak sortzea izan daiteke.