3.2. Kalteen aurkako aseguruak
-Etxebizitza-asegurua: Etxeko kalte materialak estaltzen ditu, hala nola, urak eragindako kalteak, kristalak apurtzea eta suak eragindakoak. Aseguratuaren etxetik beste pertsona batzuei edo haien ondasunei kalteak edo lesioak eraginez gero, haien gaineko erantzukizun zibila ere estaltzen dute. Adibidez: leihotik edo balkoitik zer edo zer erortzen bada edo grifoa irekia uzteagatik sor daitezken kalteak.
-Motordun ibilgailuen nahitaezko asegurua: gidariak (ibilgailuaren jabea izanda edo ez), hirugarrenei (beste pertsona batzuei) eragindako kalteak estaltzen ditu.
-Erantzukizun zibileko asegurua:Aseguru honen helburua pertsonaren ondarea babestea da, hirugarrenei sor dakizkiokeen kalte-galeren erantzukizunagatik.