UTB Zorpetzean, aurretik esan bezala, ordaindu beharreko kostu nagusiena interesa da, baina badaude bankuek ezartzen dituzten aparteko gastuak ere, hala nola, komisioak eta gastu gehigarriak. Horregatik, maileguaren kostu osoa neurtzeko, urteko tasa baliokidea (UTB) erabiltzen da.
Urteko tasa baliokidea (UTB) mailegu baten kostu osoa neurtzen duen adierazlea da. Kostu guztiak hartzen ditu aintzat.