Hebreera da hizkuntza ofiziala, eta arabierak estatus berezia dauka. Horietaz gainera, beste asko mintzatzen dira, mendeetan Israeldik kanpo bizi izanik juduek bereganatu dituztenak: ingelesa, frantsesa, alemana, yiddisha (germaniar hizkuntza), errusiera, errumaniera eta ladinoa (gaztelaniaren dialektoa, sefardien mintzabidea).