Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
EBALUAZIOA BITARTEKARITZAN - Coggle Diagram
EBALUAZIOA BITARTEKARITZAN
1. EBALUAZIO KONTZEPTUA GIZARTE-ZIENTZIETAN
Egin den esku-hartze osoaren balioespena, eta esku-hartze horren elementu bakoitzarena. Balioespena lortzen diren datuen arabera bermatzen da. Horrela, esku-hartzean hartu beharko diren erabakiak zehazten dira.
Ebaluazioak prozesu gisa honako aldi hauek ditu
Ebaluazio-diseinua
Datu-bilketa
Datu-analisia
Ondorioak
2. JARRAIPEN ETA EBALUAZIO PROZESUAK BITARTEKARITZAN.
2.1 JARRAIPENA
Esku-hartzearen ondorioz erabiltzaileek egiten dituzten aurrerapenak behin eta berriz aztertzean datza. Behaketa da teknika erabiliena horretarako, eta, horri esker, bitartekaritza-prozesuan dauden parteen garapen-zantzuak antzeman daitezke
esku-hartzea sistematikoa da, helburuak lortzeko beharrezkoak diren faseak eta prozedurak aldez aurretik ezartzen dituelako
Helburuak:
Ebaluazioa egiteko informazioa ematen du. Datuak kontakizunen bitartez erregistratzen dira.
Profesionalen ordezkapenak errazten ditu, kasuaren inguruko informazioa ematen baitu, eta, horrela, profesional berriak ez du hutsetik hasi behar.
Esku-hartzearen egoera erreala zein den ezagutzen laguntzen du, eta, ondorioz, etorkizuneko ekintzak presta daitezke.
2.2 EBALUAZIOA
Esku-hartzearen diagnosi edo ondorio profesionala ematen duen prozesua da; ondorioa prozesu osoari edo horren zati bati dagokio.
2.3 BITARTEKARITZAN APLLIKATZEKO EBALUZIORAKO ETA JARRAIPENERAKO EREDU, METODOLOGIA ETA PROZEDURAK
Ebaluazio- eta jarraipen-ereduak
Ebaluazio kuantitatiboa
Gertaeraren deskripzioa egin beharrean, zenbatetan gertatu den azalduko du. Zenbakizko datuen analisia egiten duen balorazio mota da. Esaterako, asetze-mailak neurtzen dituzten ebaluazioak.
Ebaluazio kualitatiboa
Gertaeraren zergatian arakatzen du. Sakontasun handiko ebaluazio-sistema da, helburuen lorpen-maila neurtzeaz gain, helburu horiek lortzeko zer ekintza eta zer pauso eman behar diren definitzen duelako.
Ebaluazio- eta jarraipen-metodoak
Metodoak ekintzak aurrera nola eramaten diren zehazten du, hots, jarduera profesionalari ekiteko jarraibideak zehazten ditu. Horrek ebaluazio- eta jarraipen-prozesuak egituratzea dakar, lortzen diren datuak eta ondorioak balioztatzeko.
2.4 JARRAIPEN METODOLOGIA
Esku-hartzea
Saio bateko esku-hartzea aldez aurretik dugun informazioaren arabera gauzatuko da Lehenengo saioak informazio zehatzagoa biltzeko helburua izango du;ondorioz, hurrengo saioetako ekintzak horren arabera doituko dira.
Behin aldagai pertsonalak barneratuta, aldez aurretik izandako saioaren arabera eta esku-hartzearen fasearen arabera, hurrengo saioa prestatuko da.
Esku-hartzearen deskripzioa
Bi helburu hauek beteko ditu: planteatutako helburuak lortzeko erabili beharko diren teknikak “in situ” aukeratzeko eta, era berean, hurrengo saiorako estrategia prestatzeko. Izan ere, saioan gertatutakoa jasotzean, datu esanguratsuak adierazi behar dira. Informazio horretan, jarduera profesionalak eta horiekin lortutako erantzunak islatzen dira.
Esku-hartzearen analisia
Hurrengo saioan erabiliko diren teknikak eta estrategiak erabakitzen dira; alegia, hurrengo saioko pausoak zein izango diren planifikatuko da.
Planifikazioa
Helburu nagusia etorkizunari aurre hartzea da; horretarako, esku-hartzea gauzatuko den errealitatea aurreikusi, eta saioan lortu nahi diren helburuak finkatu behar dira; hori guztia aldez aurretik egin den lanaren ikuspegia edukita.
2.5 EBALUAZIOAREN METODOLOGIA
Ebaluazioaren diseinua
Aurretik diseinaturik egotea ezinbestekoa da.
Datuen bilketa
Datuen analisia
Ondorioak
2.6 EBALUAZIORAKO TEKNIKAK ETA TRESNAK
Behaketa
FASEAK
Behatu beharreko gertaera/objektua aukeratu.
Begi-bistan dagoen guztiaren artean, errealitatearen alderdi batean zentratzean datza.
Behatutako objektuan/gertaeran zentratu.
Errealitatearen alderdi behagarria aukeratu denean, gertaera horren aldagaien arteko erlazioak behatzen dira
Gertaerak ulertu.
Behaketa idatziz jaso.
Informazioaren analisia.:
Bi helburu betetzen ditu: alde batetik, hurrengo esku-hartzea diseinatzeko balio du, eta, bestetik, erabilgarria da ebaluazioa egiteko.
Bi behaketa mota bereiz ditzakegu
Zeharkako behaketa.
Profesionalak distantzia jakin bat hartuta egiten du behaketa
Behaketa zuzena
. Arlo profesionalean gehien erabiltzen den eredua
Estatistika: galdetegia
Datuak biltzeko erabiltzen da
Pausoak
Testa edo galdetegia diseinatu.
Aurre-testa exekutatu.
Testa doitu.
Galdetegia gauzatu.
Datuak erregistratu.
Datuak analizatu.
Eztabaida-taldea
Honela garatu
Eztabaida-gaia hautatu.
Galderak prestatu.
Taldea osatu.
Saioa prestatu.
Saioa hasi
Azaldutakoa analizatu.
Diskurtsoaren analisia
Esanahia ulertzea du helburu; horretarako, esandakotik esanguratsua dena garrantzitsua ez denetik bereizten da.
2.7 DATUEN BILKETA ETA ERREGISTROA
Informazioa ez da bere osotasunean erregistratzen; kode, hitz edota espresioren bat nahikoa da erregistroa egiteko; horrela, ondoren egingo den analisia errazten da. Hori dela eta, garrantzitsua da bildu behar den datua oso ondo zehaztea.
2.8 ERABILTZAILEAREN PARTE-HARTZEA EBALUZIOAN
Ebaluazioak, zuzena izateko, erabiltzailea erdigunean kokatu eta ebaluazioaren protagonista bihurtu behar du; izan ere, bitartekaritzaren azken helburua eskaria egin dutenei laguntzazko zerbitzua eskaintzea da.
2.9 TALDE-LANAREN GARRANTZIABALUAZIOAN
Helburua lortzeko antolatutako pertsonen sistema da; eta, helburua lortzeko, indarrak eta ezagutza teorikoak eta praktikoak batzen dituzte. Antolaketa horri esker, funtzioen banaketa, ardurak, komunikazio-bideak eta -kodeak eta funtzionamendurako arauak zehaztuko dira.
2.10 KANPO EBALUATAILEEKIN KOORDINATZEA
Prozesuan parte hartu ez duen profesional taldea da, eta esku-hartzea ebaluatzea du helburu.