Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
5.Finantzen Plangintza - Coggle Diagram
5.Finantzen Plangintza
-
3.Pentsio plan pribatuak: ekarpen malguen bidez erabiltzen diren aurrezki-planak dira, egoera hauek eragindako ondorioei aurre egiteko: erretiroa, lanerako ezintasuna, menpekotasuna edo heriotza.
3.1 Zenbateko pentsio baherko dut?:Erretiro-adinera heltzean, bizitzako aldi horretarako premia ekonomikoak zein izango diren zehaztu behar dira eta horretarako normalean bizilekua, osasuna eta denbora librea aintzat hartzen dira.
3.2.Guztiko pentsioa kalkulatzea: 2027tik aurrera, erretiro-adina 67 urtekoa izango da, baina 65 urterekin hartu ahal izango da erretiroa, Gizarte Segurantzan 38 urte eta 6 hilabete edo hortik gora kotizatu bada. Gure pentsioaren guztizkoa kalkulatzeko ondorengoak hartu behar dira kontuan
-
Gutxieneko kotizazio-aldia: Pentsio publiko bat jasotzeko eskubidea izateko, 15 urte kotizatu behar dira gutxienez, baina urte-kopuru horretatik, gutxienez 2, erretiro-dataren aurreko 15 urteko aldian kotizatu behar dira
Oinarrizko arautzaileak: Erretiroa hartu aurreko 15 urteetako kotizazio-oinarrien batez bestekoa da.
Erretiroagatiko pentsio publikoa kotizatutako urteen araberakoa da, esaterako, oinarri arautzailea %50 izango da, 15 urte kotizatu badira, eta %100, berriz, 37 urte eta 6 hilabete edo gehiago kotizatu badira.
Garrantzitsua da lehenbailehen kotizatzen hastea: zenbat eta geroago hasi kotizatzen, orduan eta gehiago aurreztu beharko da pentsio publikoa osatzeko. Aipatu beharreko kasu berezi bat emakumeak dira, erretiroa hobeto planifikatu behar baitute, faktore hauen ondorioz:
Soldata txikiagoak izaten dituzte: emakume langileek genero-arrazoiengatik soldata diskriminazioa pairatzen dute oraindik.
Kotizazio-aldi laburragoa: denbora gutxiago kotizatzen dute, seme-alabak edo senideak zaintzen denbora gehiago ematen dutenek.
Bizi-itxaropen handiagoa. Emakumeek gizonak baino 5-7 urte gehiago bizitzen dira batez bestez, beraz, emakumeen aurrezkiek denbora gehiago iraun behar dute.
1.Aurrezkia:Gure diru-sarreretatik kontsumitzen ez dugun zatia da. Gaur egungo diru-sarreren kontura etorkizunean egin dezakegun kontsumoa da. Zorra: etorkizuneko diru-sarreren kontura gaur egun egiten den kontsumoa da.
-
-
-